CO Metodologiaren aurkezpena Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
- Alfons Cornella, Berrikuntza-adituak Co-society ekimena zertan datzan azaldu du Txokoan egindako jardunaldian.
Alfons Cornella, Infonomia konpainiaren sortzaile eta presidentea, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da, Co-society ekimenaz mintzatzen. Ekimen hau, duela bi urte abiarazi zuen helburu argi batekin: tresna egokiak sortzea enpresen arteko etengabeko konexioak bideratzeko. Cornellaren esanetan “enpresen artean orain arte sortutako harreman asko eta asko, ustekabean etorri dira”. Co-society ekimenaren bidez, konexio hoiek modu sistematikoan sortzen dira, urtean lau aldiz enpresak elkartu egiten dira eta elkarren arteko gakoez hitz egiten dute. Funtsean gaitasunez hitz egin behar dute, ez produktuei buruz. Une honetan, Estatuko 40 enpresa daude proiektu honetan murgilduta eta dagoeneko Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetara hedatzen ari da ekimena.
Teknologi Parkeko enpresetako 20tik gora ordezkari izan dira bi ataletan banatu den jardunaldian: lehenengo zatian hizlariak proiektuaren oinarriak eta ezaugarriak azaldu ditu; bigarrenean berriz, parte-hartzaileek lanari ekin behar izan diote taldeka.