Datozen egunetan Zamudion bilduko dira hiri adimendunen berrikuntzarako eta energia-eraginkortasunerako europar proiektuan parte hartu duten erakundeak

Bizkaia

REUNIONPROYECTOCLINESzamudioBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean atzo hasi zen Europako CLINES proiektuan (Cluster-based Innovation through Embedded Systems Technology  http://www.clines-project.eu/) parte hartzen duten erakundeen bilera. Proiektu horren xedea Europako eskualdeetako enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna nazioartean zabaltzea da, smart cities- hiri adimendunen esparruan, eta, zehatzago esateko, hiri adimendunetara bideratutako sistema txertatuen esparruan.

Europar Batasunak finantzatutako proiektu honetan (VII. Programa Markoa) parte hartu dute cluster hauek: Brains Business (Danimarka); BICC NET (Alemania) GAIA-Clúster TEIC (Euskadi), eta DSP Valley (Belgika). Halaber, aipatu diren herrialdeetako zentro teknologikoak eta administrazioak ere barne hartzen ditu, hala nola Tecnalia eta IVT (Flandesko Zientzia eta Teknologiaren Berrikuntzarako Agentzia. Belgika).

Iristear dagoen smart cities- hiri adimendunen hiri-eszenatoki berriari begira, erakunde horien ordezkariak atzotik daude Bizkaian biltzeko eta proiektuaren aurrerapenei buruz hitz egiteko helburuarekin; izan ere, proiektu horretan hiriak nola izan daitezkeen adimendunagoak aztertzen ari dira, eta zein teknologia eta sistema txertatu dauden horretarako ere bai.

Hortik abiatuta, parte hartzen duen eskualde bakoitzaren gaitasunak hobetu nahi dira, eskualdeetako administrazioen laguntzarekin, sistema txertatuen eta haien aplikazioen inguruan dinamika berritzaileak sustatzearen bidez.

CLINES proiektuaren emaitzek Europako Bikaintasuna areagotuko dute kodeak erraztuko dituzten teknologien bidez, eta, horrenbestez, Eskualdeetako Agenda Digitalak sustatuko dituzte. Halaber, klusterren arteko lankidetzarako markoa erraztuko dute, merkatu orokorretan negozio-aukera berriak identifikatzeko aukera emanaz, Europatik harago.

Partzuergoak egun hauetarako aurreikusita daukan agendak barne hartzen du —beste bilera eta bisita batzuen artean— gaur bertan, arratsaldean, Bilboko Udaleko ordezkariekin bilera egitea, Bilboko udaletxeak smart city- hiri adimendunen kontzeptuari buruz daukan estrategiari buruz hitz egiteko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk