Donostiako Mary Ward ikastetxeak irabazi du Gipuzkoan “Europaren 2020rako erronkei begirako Proposamen Berritzaileak” lehiaketa

Gipuzkoa

“Europaren 2020rako erronkei begirako Proposamen Berritzaileak” ekimena APTE elkarteak (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) antolatutako Estatu mailako lehiaketa baten barruan sartzen da, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak koordinatzen du Euskadin.

APTE elkarteak eta Euskadiko Parkeen Sareak Emakunderen lankidetzarekin antolatutako Emakumezko Zientzia eta Teknologia jardunaldien barruan sartzen da ekimena, eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetako DBHko hirugarren mailako neska-mutilek hartu zuten parte

 

maryBaratze berritzailea, Donostiako Mary Ward ikastetxeko DBHko hirugarren mailako ikasle Alejandra Virgala, Nora Dendategi, Maialen Garzo eta Javier Vicenteren lana izan da Gipuzkoako irabazlea, Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteak (APTE) antolatutako “Europaren 2020rako erronkei begirako Proposamen Berritzaileak” ekimenean, eta lehiaketaren Estatu mailako fasean parte hartuko dute, beste probintzia batzuetako ikasleekin lehiatzeko. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko langileek osatuta egon da epaimahaia, eta aurkeztutako proposamen guztiak ebaluatu dituzte; oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituta, Baratze berritzailea aukeratu du Gipuzkoako irabazle izateko.

Ekimen hau “Emakumezko Zientzia eta Teknologia” programaren barruan sartzen da; programa horren helburua da bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea, etorkizunean emakumezko gazteek gehiago aukera ditzaten zientzia eta teknologia ikasketak. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Estatuko beste leku batzuetako Parke Teknologikoekin batera hartu du parte APTE elkartearen ekimen horretan.

DBHko lehenengo hiru mailetako ikasleei zuzenduta egon da programa; hainbat workshop egin dituzte kolaboratzaile izan diren parkeetan, bai eta aurrez aurreko aurkezpenak, lehiaketak, eta zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duten karrerak ikasteko interesa duten neska guztientzako aukera profesionalen gida bat ere egin da.

“Europaren 2020rako erronkei begirako Proposamen Berritzaileak” ekimenerako, eta Europa 2020 programaren barruan, proposamen berritzaileak jasotzen dituzten ikus-entzunezko lanak aurkeztu dituzte jardunaldietan parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek.

Talent Woman ekitaldian emango diote saria Estatu mailako irabazleari, azaroaren 30ean, Malagan.

Partekatu

Beste berri batzuk