Donostiako Teknologi Parkeko Ikaslplay enpresa Enpresa Gazte Berritzailea 2010 sari nazionalarekin saritua

Gipuzkoa

 

Ikasplay enpresa donostiarra azaroaren 11an saritu zuten bigarren postuarekin Zaragoza Ezagutzaren Hiria Fundazioak antolatutako Enpresa Gazte Berritzailea 2010 sarian.

 

Ikasplay 2007an sortutako enpresa da eta bere helburua joko serioak diseinatzea eta garatzea da. Joko hauetan osagarririk aipagarriena “ikasi jolastuz” kontzeptua da. Horretarako enpresak ikasteko sistema berriak bilatzen ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, irakaskuntza, heziketa eta sensibilizazioa erraztuz. Horrela, simulatzaileak erabiltzen ditu eta hauei esker erabiltzaileek errazago ulertzen dituzte problemak.

Azaroaren 11an, 60 eskaeratik aukeratutako 14 enpresa bildu ziren Digital Water Pavilion-en ospatutako ekitaldian, 7 minututako aurkezpen laburrean euren produktuak eta zerbitzuak ezaguterazteko.

Azken lehia gogorraren ondoren, Ikasplay-k bigarren postua lortu zuen Zaragozana Libelium enpresaren ondoren.

Partekatu

Beste berri batzuk