Donostiako Teknologia Elkartegiko Zuzendaritzaren komunikatua

Gipuzkoa

Mugikortasun Planean egindako aurrerapausuen azalpena

Mugikortasun Planean egindako aurrerapausuak azaltzeko eta gaur egun dauden azalera gaineko %15 baino aparkaleku gutxiagoren gainean aparkaleku arautua ezartzearen inguruko iritziak jasotzeko, parkeko 26 enpresen (74 enpresa egonik) ordezkariekin gaur izandako bileraren ostean, bileraren garapena azaltzen dugu ondoren:

  • Lucio Hernando Zuzendariaren ongi etorria eta aurkezpena.
  • Parkeak bere garaian burututako Mugikortasun plana eta gaur egunerarte egindakko aurrerapausuak, Josetxo Pena, Mugikortasun arduradunak azaldua.
  • dBUS linea Parkearen bukaeraraino zabaltzearen politika, Gerardo Lertxundi, dBus-eko gerentea eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Zuendariaren eskutik.
  • Rotazio aparkalekuaren ezarpena, José Ramón Ordoñez, Donostiako Udaleko Mugikortasun saileko teknikariak azaldua.

Izandako debate aberasgarriaren ondorioz honakoak adostu dira:

  • DTE-ko Mugikortasun Plana sakontzea.
  • Interesaturik dauden enpresa guztiek parte har dezaten komisio ireki bat sortzea, Donostiako Teknologia Elkartegiko teknikariarekin lankidetzan aritu daitezen. Parte hartu nahi izanez gero, miramon@miramon.es helbide elektronikora idatziz jakinaraztea eskertuko genizueke.
  • Donostiako Udalari, bertaratu diren enpresa guztien araupeko aparkalekua (OTA-TAO) ezartzearen aurkako jarrera transmititzea.

Partekatu

Beste berri batzuk