EDONON jaio da, gailu ugaritarako Euskaltelen telebista
- EDONONekin, bezeroek telebista ikusteko erabiltzen dituzten modu berrietara egokitzen da Euskaltel. Teknologia berriek aukera ematen dute edukiak edozein unetan eta edozein lekutan ikusteko.
- Hemendik aurrera, Euskaltelen Banda Zabala daukaten TBko bezeroek askoz gehiago aprobetxa dezakete beren produktua, edozein lekutan ikus baitezakete ordenagailutik, tabletatik, eta, laster, smartphonetik.
- EDONONek ez du kostu gehigarririk. Doakoa da TBko eta Banda Zabaleko (10 M edo gehiago) produktuak dituzten bezeroentzat.
- Gailu ugaritarako Euskaltelen telebistaren eskaintza merkatuko zabalena da. Kanal eta saio gehiago eskaintzen ditu, doan eta nahieran.
- EDONONen ezaugarriak probatzeko, Euskaltelek sustapen berezi bat izango du abuztuaren 1era arte. 10 Mb/s-eko edo gehiagoko Interneteko sarbidea duten 260.000 bezeroek eskuratu ahal izango dute.
- Sustapen-aldiaren ondoren, Euskaltelen TB Digitaleko bezeroentzako zerbitzu esklusiboa izango da EDONON.
- Era berean, Euskaltelek berrantolatu eta sinplifikatu egin ditu telebista-modalitateak: Funtsezkoa+, Hautatua+ eta Premium+.
Euskaltelek EDONON telebista-zerbitzua jarri du martxan gaur, bezeroek Euskaltelen TBa ikus dezaten edozein lekutan eta edozein ordutan. Hemendik aurrera, Euskaltelen TBko bezeroek ordenagailuan, tabletan, eta, laster, smartphonean ikusi ahal izango dituzte etxeko telebistako eduki berak, inolako kostu gehigarririk gabe. Nahikoa izango dute EDONON zerbitzura konektatzea zuzeneko kanalen eta bideoklubeko saioen aukera zabala izateko, irudi-kalitate ezin hobean.
Euskaltelek, merkatuko operadore lider gisa, bere bezeroentzako produktu eta zerbitzuen eskaintza indartzeko eta zabaltzeko estrategia bat du, eta han sartzen da ekintza hau ere, bezeroek merkatuko aukerarik aurreratuenak izan ditzaten TBan, Banda Zabal finkoan eta mugikortasunean.
Gailu ugaritarako Euskaltelen TBaren eskaintza merkatuko zabalena da. Beste edozein operadorek baino kanal gehiago ditu, 50 kanal baino gehiago. Zuzeneko kanalez gainera, 1.000 eduki baino gehiago (zinema eta telesailak) ditu doako bideoklubean, erabiltzaileak nahi duenean eta nahi duen lekuan ikus ditzan. Kantitateaz gainera, kalitatea ere nabarmentzekoa da, bikaina baita. HDko kanal-aukera handia eskaintzen du.
Kontsumitzaile digitalak eskatzen dituen erabilera berriei Euskaltelek eman dien erantzuna da EDONON; kanal ugari, nahierako edo eskaripeko eduki-aukera zabala, prezio lehiakorrak, mugikortasun osoa eta gailuen arteko bateragarritasuna eskatzen dizkio, besteak beste, telekomunikazio-zerbitzu edo -produktu bati. Sektorearen joera horri heldu dio orain Euskaltelek, merkatuko onlineko entretenimendu-zerbitzurik osoenetako bat eskainiz.
Probaldia, abuztuaren 1a bitartean
EDONON ezagutarazteko eta bezeroek haren ezaugarriak probatzeko, sustapen bat jarri du martxan Euskaltelek abuztuaren 1era bitartean, 10 Mb/s-ko edo gehiagoko Banda Zabala duten bezero guztientzat. Ez da beharrezkoa izango Euskaltelen telebistako bezero izatea zerbitzu berri hau probatzeko, kosturik eta konpromisorik gabe.
Gainera, sustapen-aldian, Euskaltelen TBko bezero direnek EDONONen bertsiorik osoena eskuratuko dute (Premium+ Telebista, Zinemako Paketea eta Haurrentzako Paketea), edozein produktu daukatela ere.
Euskaltelen telebistaren kalitatea eta EDONON gailu ugaritarako zerbitzuaren abantailak ezagut ditzaten nahi dugu. Ordenagailuan (PC edo Mac) eta tabletetan (iPad eta Android gailuak) Euskaltelen bezero-profilera sartuz gero, edozein lekutan eta edozein ordutan ikus daitezke Euskaltelen TBa eta haren kanal-aukera zabala.
Euskaltelen telebistaren modalitateak
Aldi berean, Euskaltelek birdiseinatu egin ditu orain arte eskaintzen zituen kanal-paketeak: aukerak sinplifikatu egin ditu, eta prezio oso lehiakorrak eskaintzen ditu. Hauek dira orain TBko hiru modalitateak: Funtsezko TBa+, TB Hautatua+, eta Premium TBa+. Hirurak ditu EDONON zerbitzuak
Laburbilduz, Euskaltelen telebista berriarekin, kalitateko eta askotariko saioak ikus daitezke hilean 4,95 €-tik hasita, prezio hori baitu modalitaterik oinarrizkoenak: Funtsezkoa+
Gainera, aukera gisa, etxean bigarren telebista batean ezartzeko aukera ematen du, telebista nagusiaren baldintza tekniko eta kanal berekin, haurrentzako edo zinemako kanalen paketeak izateko aukera alde batera utzi gabe.
Telebista digitaleko liderra da Euskaltel Euskadin; 160.000 abonatu baino gehiago ditu. Euskal bezeroek Euskaltelen TBa erabiltzen jarraitzen dute, kalitateari eta prezioari dagokienez merkatuko proposamenik onena baita. Hala, estatuko lehen operadore alternatiboa da, eta Euskadiko liderra, telebista digitaleko bezeroen merkatu-kuotari dagokienez (kuotaren % 60).