EGE eta Lehiakortasuna EUSKADIN

Bizkaia

• “RSE y Competitividad en Euskadi: Una aproximación desde la Innovación Social” izenburupean, Berrikuntzaren Euskal Agentziak interesa duten enpresa eta erakunde guztien eskura jarri du argitalpen hau, on-line jaso daitekeena honako web helbide honetan: www.innobasque.com

• Argitalpenak, Enpresen Gizarte Erantzunkizunaren estrategiarekin zerikusia duten arlorik gehienak biltzen ditu; EGEa nola kudeatu arlo ekonomiko, sozial eta ingurumenaren aldetik; balioa sortzea EGEan oinarrituz, baita bere araudi-esparrua ere, besteak beste.

• 183 orrialdeetan, ekimen desberdinak eta irakurketa interesgarriak jasotzen dira, baita EGE sustatzeko asmoa duten erakundeentzako erabilgarriak izango diren erreferentziazko webak ere.

• LKS eta Lavolaren babes teknikoa izan duen argitalpenak, GAIA klusterraren eta beste 50 euskal erakunde eta enpresen lankidetza izan du.

Iturria: Innobasque

Data: 2012/01/10

Partekatu

Beste berri batzuk