EHUko doktore batek irabazi du eraldaketa digitalari buruzko doktoretza-tesi onenaren TECNALIA saria

Bizkaia

I+Garen bidez industrian eragiten duten tesiak sustatzeko jarri du martxan sari hau TECNALIAk

Bi aipamen ere eman zaizkie Kantabriako eta Leóngo Unibertsitateetako doktore banari

Premio TECNALIA mejor TESIS 2018 - Naiara Moreira y Armando AstarloaNaiara Moreira Ciruelos doktoreak (EHU) irabazi du saria, “Mikrosegundo baten azpitik segurtasunez sinkronizatzeko txipeko sistema edo SoC motako arkitektura”, zeina Armando Astarloa Cuéllar doktoreak zuzendu baitu. Doktoretza Tesi onenaren TECNALIA sariaren lehenengo edizioa izan da, eta eraldaketa digitala izan du gai. Sari honekin, industrian bizkor aplikatzera bideratuta dauden eta ikerketa eta garapen teknologikoaren bidez enpresetan eragina izango duten doktoretza-tesiak egitea sustatu nahi du TECNALIAk.

Epaimahaiak TECNALIAren Donostiako instalazioetan egindako ekitaldi batean eman du ezagutzera epaia, TECNALIA Research & Innovation Fundazioaren bazkide kolaboratzaileen Batzar Nagusiaren amaieran. Epaimahaiak aho batez azpimarratu du “enpresa industrial batean aplikatzeko modukoa dela tesia eta esanguratsua dela alor zientifikoetan eta teknologikoetan, enpresen eraldaketa industrialarekin erlazionatuak, elektrizitatearen sektorearen digitalizazioa jorratzen baitu, zibersegurtasunaren ikuspegitik”.

Gaur egun, elektrizitatearen sektorearen digitalizazioan, sare elektrikoaren sinkronizazio-mekanismoa da zibereraso potentzialetatik babesteko zailena. Tesi horretan, soluzio berritzaile bat ematen zaio arazo horri, betiere nazioarteko erakundeek ezarritako estandarrak betez.

Epaimahaiburua Adolfo Morais izan da, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; epaimahaikideak, berriz, Igor Campillo, EUSKAMPUS fundazioaren zuzendaria; Fernando Tricas, Zaragozako Unibertsitateko IKTen errektoreordea; eta Iñaki San Sebastián eta Iñaki Oñate, TECNALIAko CEOa eta Teknologiako zuzendaria, hurrenez hurren.

Epaia ematean, epaimahaiak azpimarratu du oso kalitate onekoak direla sariketara aurkeztutako tesi guztiak, 20 unibertsitate baino gehiagotakoak, eta benetan direla enpresetan aplikatzeko modukoak; orobat azpimarratu dute eraldaketa digitalarekin erlazionatutako eduki zientifiko eta teknologiko handia dutela. Horregatik, bi aipamen berezi ere ematea erabaki dute.

Aipamen hauek Álvaro Díaz Suárez doktoreari, Kantabriako Unibertsitatekoa, “Sareko sistema txertatu seguruak” tesiagatik, zeina Pablo Pedro Sánchez Espeso doktoreak zuzendu baitu; eta María Teresa García Ordás doktoreari, Leóngo Unibertsitatekoa, “Forma- eta testura-deskriptoreak erabiltzen dituzten fresaketa-prozesuetako ebaketa-tresnen higaduraren karakterizazioa” tesiagatik, zeina Enrique Alegre Gutiérrez doktoreak eta Rocío Alaiz Rodríguez doktoreak zuzendu baitute; eman dizkiete.

Lehen edizioa

Doktoretza Tesi onenaren TECNALIA sariaren lehenengo edizio hau, doktore-titulua 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31ra bitartean eskuratu zuten doktore haiei zuzenduta zegoen, baldin eta tesian lantzen badira enpresei, batez ere ETE-ei, 4.0 industriara egokitzeko egin behar duten eraldaketa digitala egiten laguntzeko soluzio teknologikoak.

Saria 12.000 €-koa Naiara Moreira Ciruelos doktorearentzat, tesiaren egilea, eta 3.000 €-koa Armando Astarloa Cuéllar doktorearentzat, tesiaren zuzendaria, izan da.

Partekatu

Beste berri batzuk