Ekoefizientzia programa Euskal Enpresan
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, “Ekoefizientzia programa euskal enpresan 2010-2014” diseinatu du, ekimen horren helburuetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen ingurumen jarduerak gehitzea da, eta horri esker haiek lehiatzeko abantaila izango dute Europan sortzen ari diren merkatu berdeetan.
“Ekoefizientzia programa euskal enpresan 2010-2014”, administrazio publikoek eta enpresek batera sortu dute, bien erantzukizunarekin, eta bai enpresek bai administrazioek ingurumena hobetzeko egintzak egiteko konpromisoa adierazi dute.
Programa honetan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera sektore guztietako erakundeak, handi eta txiki.
“Ekoefizientzia programa euskal enpresan 2010-2014” hiru ardatzen inguruan antolatzen da: ETEak martxan, Teknologia garbiak eta Ingurumen arloko lidergoa, hor sartuta dauden enpresei ingurumen balioa eta balio komertziala gehitzeko sortu dira.
ETEAK JARDUNEAN
Lan-lerro honen bitartez EAEko ete eta mikro-eteak mobilizatu nahi dira, lan egin dezaten CO2 isurketak murrizteko eta baliabide materialak aurrezteko plan bat ezarrita.
TEKNOLOGIA GARBIAK
Erakusteko proiektuei eta prozesu industrialak hobetzeari laguntza emanda, bizkortu egin nahi da Eskura Ditugun Teknikarik Hoberenak ezartzea.
INGURUMEN ARLOKO LIDERGOA
Euskal Erkidegoko enpresek beren bezeroen beharrei aurrea hartzea nahi du, eta produktu berriak proposatzea, eta merkatuan aitormena duten zerbitzu berdeak eskaintzea.
PROGRAMAK ENPRESENTZAT DITUEN ABANTAILAK
Produktibitatea eta ingurumeneko errendimendua hobetzeari hau gehitzen zaio:
• Eteetarako berariaz diseinaturiko metodologiak eskuratzea.
• Interes estrategikoa duen ingurumeneko informaziora sarbidea.
• Ingurumeneko irizpideak ematea erabakiak hartu ahal izateko, produktu eta zerbitzu jasangarrien goranzko merkatuari buruz.
• Ingurumen arloan gaitzea eta ezagutza berezitua hartzea.
• Aholkularitza tresnak.
• Enpresek egiten duten ahaleginari aitormen hobea ematea eta ahalegin horrekiko ikusmoldea hobetzea.