Elkargik hitzarmena sinatu du Euskadiko erakunde kooperatiboekin

Gipuzkoa

Lankidetza-hitzarmen horri esker, proiektu garrantzitsuak gauzatu ahalko dira Elkar-lan, Erkide eta EKGK erakundeen ildo-estrategikoen barruan

imagesKooperatibak Sustatzeko Elkartearekin (Elkar-Lan), Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioarekin (Erkide) eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin (EKGK) Elkargik hitzarmena sinatzearekin batera, Euskadiko ekonomia sozialeko enpresek arinago eskuratu ahalko dute beren proiektu kooperatiboetarako finantzaketa.

Proiektu korporatiboek behar dituzten finantza-eragiketak onestearen alde Elkar-Lanek, Erkidek eta EKGK-k adierazitako interesari erantzunez izenpetu da akordioa. Proiektuok finantzatzearen alde ere agertu da Elkargi, estatuko berme-emailerik nagusiena izateaz gain, ekonomia soziala baitu oinarri.

Partekatu

Beste berri batzuk