Euskal Parkeak aukeratu dituzte El Salvadorren lehen Parke Teknologikoa ezartzeko berrikuntzako eta negozioko eredu gisa

Gipuzkoa

El Salvadorreko gobernuko ordezkaritza batek Arabako eta Bizkaiko Parkeak bisitatu ditu parkeetako eta haien haztegietako negozio-ereduak eta berrikuntza-estrategiak ezagutzeko, baita parkeetako azpiegitura berezien kudeaketa propioa ere, El Salvadorreko ereduarekin alderatu eta egingarritasuna ikusi ahal izateko.

Visita El SalvadorEl Salvadorreko Esportazioen eta Inbertsioen Erakunde Sustatzailearen (PROESA) ordezkaritza batek bisitak egin ditu Arabako eta Bizkaiko Parkeetara Begoña Aldekogarai SPRIren Latinoamerikako Arloko buruaren eskutik. Lehen ere bilerak egin izan dituzte bertako negozio-ereduak eta berrikuntza-estrategiak eta BicAraba eta BicBizkaia haztegien potentziala sakon ezagutzeko.

El Salvadorreko zientzia eta teknologia ministerioa elkarte publiko-pribatu baten bidez lehen parke teknologikoa izango dutenaren garapenean murgilduta dago, eta horretarako Euskal Parkeak aukeratu ditu nazioarteko aitorpeneko eta arrakastako eredu gisa. Bisitetan bi Parkeetako gerenteek egin zieten harrera, Francisco Márquezek eta Joseba Urbietak, baita negozio-garapeneko zuzendariak, Raquel Ubarrechenak, eta Euskal Parkeen Sareko marketin korporatiboko zuzendariak, Cristina Andrések, ere. Horiek Parkeen bilakaera, garapena eta sendotzea erakutsi zieten eta bakoitzaren berezitasunak azaldu zizkieten. Hala, eta euskal ereduak adibide gisa hartuta, El Salvadorreko ministerioko ordezkariek hemendik aurrera arrakastazko erreferente bat izango dute abiapuntu lanerako, haien lehen parke teknologikoaren ezarpena proiektu egingarri eta etorkizuneko proiektu bihur dadin lortzeko.

Era berean, Bic Bizkaia, Innobasque, Cic Energigune eta Bic Arabako ordezkariekin ere bilerak izan zituzten, horiek ere aitorpenaren eta arrakastaren adibide izanik.

Partekatu

Beste berri batzuk