ELKARGIk Victoriano Susperregi aintzatetsi du 28 urte elkartearen presidentzian izan ondoren

Gipuzkoa

Erakundearen urrezko lehen intsignia eta langilegoak sinatutako oroimen-plaka bat eman zaizkio. ELKARGIk Bazkideen Batzar Nagusia eta bere Enpresa-Topaketa ere ospatu ditu Donostian 600 enpresariren aurrean.

ELKARGIren Bazkideen Batzar Nagusia eta bere Enpresa-Topaketa Victoriano Susperregui elkartearen presidente lez izan duen 28 urteko agintaldiaren bukaerarekin batera izan dira. Azken hau dela-eta gaur Kursaal Jauregian eta 600 enpresari, zuzendari eta erakundeetako arduradunen aurrean izandako topaketan aintzatespen publikoa egin zaio.

Jesús Alberdik, Elkargiko aholkulari delegatuak gidatutako ekitaldi batean, elkartearen langileek sinatutako oroimen-plaka bat eman diote eta erakundearen hiru presidenteordeek (Josu Sánchezek, Virginia Celoriok eta Carlos Illarramendik) Elkargiren urrezko lehen intsignia jarri diote.

Honez gain, Elkargiren 32 urteko historiaren eta Susperregik burututako urratsik aipagarrienen ikus-entzunezkoa ere eskaini da. Alberdik “Elkargiren historia ezin dela Victoria Susperregi gabe ulertu” esan du. “Elkarteari egin ahal zaion edozein gainbegirada, azalekoa bada ere, bat etorriko litzateke honekin. Bera gure erakundearen memorian grabatuta dauden gertaera garrantzitsuen guztietan izan da. Bere irudia Elkargiren 32 urte hauetako ibilbidearekin batera dago”.

Susperregiri egindako omenaldiaz gain, gaur Donostian, Elkargik bere Bazkideen Batzar Nagusia ere ospatu du eta hori delta-eta Enpresa-topaketa bat antolatu du “Merkatu berriak, euskal enpresa-sarearen erronka” izenburupean. Bertan, nazioarte mailan ospea duten hizlariek euskal enpresek, merkatu berrietara heldu ahal izateko, gero eta globalizatuagoa den inguruan lehiaktzeko eta azaleratzen diren merkatuetan (Asia, Afrika, Latinoamerika, etabar) modu aktiboan egoteko nazioarteratzeko prozesuak gauzatzeko duten premina aztertu dute. Hau da, egungo krisialditik ateratzeko oinarriak jartzeko eta enpresen lehiakortasunean eragina duten praktika egokiak sendotzeko beharra aztertu dute.

Informazio gehiago: www.elkargi.es

Partekatu

Beste berri batzuk