Elkarrizketa: Andrea Garini, The Best 5 webgunearen sortzaileari

Araba

The Best 5 erosi nahi duzun produktuaren inguruan Interneten dagoen informazio guztia egunero aztertzen dizun webgunea da. Hala, gomendatutako 5 produktu onenak eta prezio onena eskaintzen duen webgunea erakusten ditu. Zure onlineko erosketetan denbora eta dirua aurrezten dizkizun lehen webgunea.

Andrea Garín Vertical The Best 51.- Zertan datza zehatz-mehatz enpresatik eskaintzen duzuen zerbitzua?

The Best 5ek, adimen artifizialaren eta Big Dataren bidez, egunero aztertzen ditu onlineko milaka produkturen inguruko iruzkinak, prezioa, marka eta salmenta kopurua, eta une bakoitzeko 5 produktu onenak bakarrik erakusten dizkizu gastatu nahi duzun horren arabera. Hala, interesatzen ez zaizuna ikustea ekiditen dizu.

2.- Zergatik ematen diezue halako garrantzia erosleen iruzkinei?

Erosketako gure azken erabakiaren % 60 beste pertsona batzuek aurretik erosi dituzten produktuen inguruan duten esperientziari buruz esaten digutenaren mende egoten da. Ondorioz, erosketa formalizatu aurretik, Interneten iruzkinak irakurtzen eta erosten, batez beste, 90 minutu galtzen ditugu. Erabiltzaile guztientzat lan hori guk egitea erabaki genuen, hala denbora aurrezten laguntzeko eta haien erabakiak egokiagoak izan zitezen Interneten eskuragarri dagoen informazio guztian modu objektiboan oinarrituta, eta ez soilik haiek irakur zezaketenean.

3.- Prezioak alderatzea da eskaintzen duzuen beste abantaila bat…

Gaur egun, zaila da produktu baten prezio onena eskaintzea; izan ere, Interneteko eskaintzak ez du amaierarik. The Best 5 egunero gero eta denda gehiago ari da gehitzen bere alderaketetan beti prezio onena eskaini ahal izateko. Espainiako onlineko denden prezioak alderatzeaz gain, Europako beste herrialde batzuetako prezioak alderatzea ahalbidetzen duen atala ere badugu; izan ere, batzuetan, merkeagoa izaten da atzerriko produktuak erostea.

4.- Zein da zuen negozio-eredua?

Erraz azal dezakegu: salmenta bakoitzeko komisio bat. Erosketa ez da webgunean egiten; akordioak itxi ditugun webgune horietan baizik. Dagoeneko lankide ditugun enpresa nagusi horietako batzuk honako hauek dira: Amazon, Media Markt, El Corte Inglés, FNAC eta Toys R US, besteak beste. Helburua Espainiako onlineko denda guztiak biltzea eta gero nazioartean zabaltzea izango da.

5.- SPRIren eta BIC Arabaren (Arabako Teknologia Parkean dagoen enpresen-haztegia) Ekintzaile programaren laguntza jaso duzue. Laguntza horrez gain, zer ematen dizue Parkearen moduko ingurune teknologikoak?

BIC Araba eta SPRI izan ziren The Best 5 ekimenean sinestu zuten lehen erakundeak, gazte ekintzaile baten buruan zegoen ideia soila baino ez zenean. Bidean argitu dizkiguten zalantza horiez gain, beste startup eta know how batzuez inguratuta bertako instalazioetan utzi ziguten txokoak jarduera profesionala hobeto eta bizkorrago garatzen laguntzeaz gain, arlo pertsonalean ere hazten lagundu zigun. Izan ere, bakarrik lanean ari den ekintzaile baten hasierako faseak zailak izaten dira eta nire egoera berean zegoen jende gehiago inguruan izateak aurrera egitera bultzatu nau une onetan eta, batez ere, txarretan.

https://www.thebest5.es/

Partekatu

Beste berri batzuk