Elkarrizketa: Asier Pérez eta Etor Bolibar, SMART IMPLANT SOLUTIONS enpresako kideak

Smart Implant Solutions enpresak hortz-sektorean dihardu, eta soluzio berriak eskaintzen ditu inplanteekin bateragarriak diren gehigarrien arloan merkatuak dituen beharrak asetzeko.

01_sis - copia1.- Smart Implant Solutions enpresatik, zein soluzio eskaintzen dizkiozue goraka ari den hortz-inplantologiaren merkatuari?

Gure bezeroei soluzio berritzaileak eskaintzen saiatzen gara; haiek buruan dituzten produktuak garatzen ditugu elkarrekin. Izan ere, gure teknologiak balio erantsia ematen dio produktu estandarrari. Gainera, bezeroei orientazioa eskaintzen diegu mundu analogikotik hortz-sektore digitalera salto egin dezaten, sektorea goitik behera aldatzeko agertu baita digitalizazioa. Gure bezeroek, besteak beste, lan egiteko produktu ona izango dute eskura, baita prestakuntza, makineria eta euskarria ere. Alegia, aurrerapausoa berme guztiekin emateko beharrezkoa den guztia.

2.- Seriotasunez eta pasioz ekiten omen diozue berrikuntzari. Emaitza hobeak lortzen al dituzue horrela?

Noski. Ondo funtzionatzen duen enpresa batek serioa izan behar du bai ala bai. Enpresa on baten eta enpresa bikain baten arteko ezberdintasunari dagokionez, enpresa bikainek –seriotasunaz gain– pasioarekin ere egiten dituzte gauzak.

3.- Dudarik gabe, 15 urteko lanaren ondoren, giza taldea da arrakastaren giltzarrietako bat…

15 urte baino gehiago daramatzagu ingeniaritzarekin eta hortz-sektorearekin lotuta, baina abentura honek ez ditu oraindik ezta 5 urte ere. Kontua da gu abantailarekin hasi ginela, hau da, bagenekiela zein garrantzitsuak diren diziplinarteko taldeak proiektuei ekiteko orduan.

4.- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean duzue eragiketa-egoitza. Smart Implant Solutions enpresaren inguru naturala al da?

Parkera heltzea gure ametsa izan da beti, eta egi bihurtu da. Bide onetik goazela frogatzen du horrek, erreferentzia izan nahi duen edozein enpresa gipuzkoarrak hemen egon behar duelako.