Elkarrizketa: Iñaki González Expósito, ALESTIS AEROSPACEk Araban duen zentroko zuzendaria

Araba

ALESTIS AEROSPACE aeroegituren lehen mailako (Tier-1) hornitzailea da. Material konposatuak fabrikatzeko teknologietan eta ingeniaritzan liderra da eta sektoreko fabrikatzaile nagusienen programa esanguratsuenetan hartzen du parte: Airbus, Boeing edo Embraer adibidez. “Core business” izenekoa compositeen aeroegituren fabrikazioa da eta ingeniaritzako, diseinuko, garapeneko, fabrikazioko eta produktu-euskarriko proiektuak garatzen ditu aeroegitura konplexuekin lotuta.

IMG_1422 - copia1.- Alestis Aerospacek balio erantsi handiko ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu industria aeronautikorako. Arabako Teknologia Parkeko produkzio-zentroan oinarrituta, prozesuaren zer zati garatzen duzue hemen?

Alestis Aerospacek produkzio-prozesuen 3 fluxuetako bikaintasuneko zentroa du Parkean:

  • Aldaketa metalikoa (TT.MM)
  • Azaleko Tratamenduak (TT.SS)
  • Ekipatu metalikoak ( EQUIP)

Prozesu horien bidez, fabrikazioko, ekipamenduko, eta aluminiozko, titaniozko eta altzairuzko piezetako produktu metaliko osoa hornitzen diegu gure aeroegituretako instalazioei. Gainera, azaleko babes-prozesuak ere eskaintzen ditugu gure lankideen sareko pieza mekanizatuetarako.

Tier-1 eta Tier-2 mailetako sektoreko bezero nagusien zuzeneko lankidetza ere izaten dugu.

2.- Teknologia eta berrikuntza dira enpresaren oinarrizko zutabeetako bi…

Hori da eta, arrazoi hori delae ta, Arabako Produkzio Zentroan, 2016-207 aldian 5 MM € baino gehiagoko inbertsioak egin ditugu industria zein berrikuntza arloetako hobekuntza teknologikoak lortzeko gure 3 produkzio-fluxuei zuzenduta.

3.- Alestis Aerospacekoek behin eta berriro aipatzen duzue enpresaren arrakasta pertsonak direla. Zer ezaugarri bilatzen duzue langileen artean? Ba al duzue prestakuntza-programarik, bekarik eta abarrik profesionalak trebatzeko?

Zalantzarik gabe, prestakuntzaren balioa garrantzitsua da eta, horretarako, Alestis Aerospacek urtero berritzen ditugun etengabeko prestakuntzako barneko plan espezifikoak ditugu. Prestakuntza hori langile guztiei zuzenduta egoten da: produkzioko langile operatiboei zein langile teknikoek eta kudeaketakoei.

Garrantzitsua da prestakuntza; izan ere, gure produktuek bezeroek finkatutako eta nazioarteko araudi estandarrak ezarritako ziurtagiri zorrotzen mende dauden “prozesu bereziak” behar izaten dituzte.

Gainera, horrekin lotuta, erakundeen lankidetza ere garrantzitsua izaten da.

4.- Zuen egoitza nagusietako bat Arabako Teknologia Parkean dago. Ingurune horrek estaltzen al ditu enpresaren eta langileen beharrak?

Gure Zentroaren kasuan, funtsezkoa izan da Arabako Parkearen ingurunea, eta bertako zerbitzuak zein, lehen aipatu dudan moduan, gure instalazioak handitu ahal izateko bertako kudeaketa-taldearen eskuragarritasuna. Etorkizunera begira dagoen inbertsio-proiektu horren izena “Gasteiz Proiektua” da.

Partekatu

Beste berri batzuk