Elkarrizketa: Naiara Imaz, Arima Hoteleko Zuzendaria

Gipuzkoa

Pasa den azaroaren 8an, Arima hotelak ateak ireki zituen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Miramongo basoan bertan. Eraikin paregabea eta jasangarria, eta inguruan duen ekosistemak askotariko esperientzia natural zein autentikoz gozatzeko aukera emango dizu.

1.- Zer eskaintzen die Arima hotelak bere bezeroei?

Image-1 (002)Ostatu hartzeko hotel bat baino gehiago gara. Gure zerbitzuei esker, geurera etortzen diren guztiek egonaldi ahaztezina izango dute. Parkean dihardutenentzat zein herritarrentzat irekita daude hotelaren gune bereiziak, hala nola kafetegia eta jatetxea, bilerak nahiz ekitaldiak egiteko gelak, bai eta wellness-gune bat ere, Miramongo basora zuzenean sartzeko aukera ematen duena.

2.- Eraikin paregabea eta erabat jasangarria den barrualdea, egonaldi bereziak eskaintzeko…

Gure logela erosoak diseinatzeko xehetasun txikiena ere kontuan hartu da, bertara datozen guztien beharrak asetzeko; alegia, bai lan-kontuengatik bai aisialdiagatik bisitatzen gaituztenek egonaldi bikaina izan dezaten. Eraikinaren diseinu zainduari eta kalitatearen zein soiltasunaren aldeko apustu sendoari esker, giro atsegin eta beroa sortu ahal izan dugu. Gainera, bisitari bakoitzak naturarekiko konexioa senti dezan, Arima inguratzen duen ororen ezaugarriak ere logela bakoitzean islatzen dira, material naturalak erabili baitira, haritz-egurra esaterako. Euri-uraren efektua duen dutxa handi batez hornituta dago bainugela, eta bainuontzian erabiltzeko produktu organikoen sorta edukiko duzu eskura.

3.- Kafetegia eta jatetxea ere badituzue. Zer nolako sukaldaritza mota aurki dezakegu?

Xavier Pellicery txef “izardun” berriak aholkulari dihardu gune bietan, sukaldaritza osasungarria eta, ahal den neurrian, gertuko osagai ekologikoak eskaintzeko.

Gure kafetegian –Tilia– gosariak, eguneko menua eta askotariko karta eskaintzen dira. Egunero kalitatezko sukaldaritza osasungarriaz gozatzeko aukera dago, diseinua, estiloa eta atsedena uztartzen dituen toki informal batean. Establezimenduaren barnealdea publiko anitzetara egokitzen da, eta mahaiak eta guneak hainbat modutara jar daitezke. Besteak beste, Miramon basoari begira dagoen terraza irekia nabarmentzen da.

Misura jatetxeko mahaietan eserita egotea erabateko ikuskizuna da. Izan ere, jakiak nola egiten diren ikusteko aukera dago, jangela eta sukaldea gune integratu gisa diseinatu baitira (beirate baten bidez banatzen da espazioa). Hortaz, zentzumen guztien benetako plazer bihurtzen dira otorduak.

4.- Igerilekua ere baduzue eta, laster, spa bat…

Hori da, hoteleko teilatu lauan igerileku irekia dago udarako, eta, hilabete gutxiren buruan, wellness-gunea irekiko da. Gure bezeroak ez ezik, publikoak oro har erabil dezake. Gimnasio bat edukiko du, eta ekintza gidatuak eskainiko dira (yoga, pilates, group cycling, etab.). Sparen barruan, igeri egiteko igerileku bat eta zurrustadun beste bat ez ezik, basoari begira dagoen sauna-gunea ere egongo da.

5.- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta egoteak zer onura dakarzkio hotelari? 

Miramon basoari esker, Parkearen inguru naturala paregabea da, alegia, erdigunetik minutu gutxira dagoen birika. Beste toki batean egongo bagina, nekez eskaini ahalko genituzke horrelako zerbitzuak. Bestalde, Parkeko enpresen antzera, teknologiaren alorrean berritzaile bihurtu nahi izan gara, eta prozesu eraikitzailea haratago eraman dugu Passivhaus estandarra oinarri hartuta. Diseinua, erosotasuna eta jasangarritasuna eskutik helduta joan daitezkeela, eta hala behar dutela, erakutsi nahi dugu.

Partekatu

Beste berri batzuk