Elkarrizketa: Raquel Gonzálezi, MIND THE KIDSeko Negozio Garapeneko arduradunari
Egoitza Arabako Teknologia Parkean duen MIND THE KIDS enpresa haurrentzat kalitate handiko artikuluak eta osagarriak diseinatzeaz arduratzen da. Haien originaltasuna eta eraikuntza sendoa eta segurua direla eta oso ezagunak dira eta haurtxoak eta haurrak dituzten familien bizimodu dinamikoa erraztea dute helburu. Merkatuan iraultza eragin dute “TOKI” haurrentzako aulkiarekin (merkatuko arinenetako bat da).
1.- Produktuen gama zabalaren baitan, Toki izeneko haurrentzako aulkiak sektorean iraultza eragin du. Zertan bereizten da aulki hori gainerakoekin alderatuta?
Puerikulturaren sektorean (haurrentzako produktuak) eta, zehatzago esanda, haurtxoentzako aulkitxoen kasuan ez da iraultzarik izan duela urte askotatik. Puerikulturako denda batean sartzea denboran atzera egitearen pare da eta eskuragarri dauden modelo nagusiek eguneraketarik izan gabe 10 urte baino gehiago daramatzatela ikus dezakezu.
Haurtxo bat duzunean egiten dituzun milaka erosketen artean, gehien erabiliko duzuna da paseatzeko aulkia. Horregatik, gure lehen produktua publiko teknologikora eta urbanitara bideratutako Toki by Mind The Kids paseatzeko aulki berria izan da.
5,3 kg-ko pisua duen eta esku bakarrarekin tolestu eta zabal daitekeen merkatuko aulki bakarra da. Beti posizio bertikalean geratzen da eta, hala, esku bat beti libre izan dezakegu. Gainera, gidatzeko eta maniobrak egiteko oso erraza da, esku bakarrarekin arazorik gabe erabil baitaiteke, bolante baten moduko erraztasunarekin eta gure seme-alabentzako erabateko segurtasunarekin.
Esku bakarrarekin gidatu ahal izanda, haurra lo geratzen bada etzan, telefono mugikorra erabili edo gure paseoaren inguruko argazkiak sare sozialetan argitara ditzakegu aulkiaren kontrola galdu gabe.
2.- Beste zer artikulu ari zarete diseinatzen eta fabrikatzen MIND THE KIDSen?
Mind the Kids haurrentzako produktu modernoak, praktikoak eta teknologikoak garatzeko helburua duten gurasoen talde batek osatzen du. Industria sektorean (automobilgintza, eolikoa eta tren arlokoa) dugun 20 urte baino gehiagoko esperientziari eta guraso gisa dugun eskarmentuari esker, bagenekien desberdinak izango ziren produktuak diseinatu eta fabrika genitzakeela.
Gaur egun, patentea lortzeko prozesuan sartuta dauden produktu berriak garatzen ari gara. Horiek guztiak haurren eta gurasoen bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta daude. Adibide moduan, datorren asteotan beste produktu bat merkaturatuko dugu. Paseo garaian aulkiak egiten duen kulunka-mugimendua simulatuta, haurrak loaraztea erraztuko duen gailu bat da. Hala, seme-alabak lo har dezan, orgatxoa hartuta, gurasoek goizeko 02:00etan paseoan atera edo, lo hartu arte, autoan sartu eta aurrera eta atzera ibili behar izatea eragozten saiatuko gara. Guraso askoren bizi-kalitatea hobetuko du.
3.- Zuen oinarriak originaltasuna, kalitatea, segurtasuna… dira.
Mind The Kidsen helburua marka lider, sektorean prestigioa duena eta berritzailea, bihurtzea da. Hau da, teknologia txertatzeko aukera eskaintzen duten eta estetikoki erakargarriak, funtzionalak eta pertsonalizagarriak diren haurrentzako produktuak diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen dituena izatea.
Kalitate goreneko produktuak, funtzionaltasun handikoak, eskaintzen ditugu lehentasuna beti gurasoen lasaitasunean eta haurren segurtasunean jarrita.
4.- Egoitza Arabako Teknologia Parkean duzue. Ingurune egokia al da zuen jarduera garatzeko?
Ingurunea ezin hobea da. Enpresa teknologikoa gara eta Parkean gure produktuak merkaturatzen bizkorragoak eta arinagoak ziaten laguntzen diguten hornitzaile/laguntzaile teknologiko ugari dugu eskura.
Gainera, Parkeak kokapen pribilegiatua du eta garraio-sareko konexio bikainak ditugu. Horiei esker, penintsula osoan eta Europako gainerako tokietan banaketa bizkorra egin dezakegu.