Elkarrizketa: Thomas Diedrich, Stella Die KommunikationsFabrik, S.L. enpresako zuzendaria

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 103. eraikinetik, itzulpengintza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituzte Stella-n.

IMG_23451.- Itzulpenak soilik eskaintzen dituen enpresa zaretela pentsa dezakegu hasiera batean; baina, zuenean, zerbitzu gehiago eskaintzen dituzue. Zeintzuk nabarmenduko zenituzke?

Gure bezeroaren eta haren hornitzailearen arteko katebegi ikusezin gisa funtzionatzea da gure misioa; hizkuntza batetik bestera igarotzea, bidetik ezer galdu ez dadin. Hala, gure bezeroen eta haien hornitzaileen arteko elkarreraginerako eta komunikaziorako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu. Besteak beste, edozein motatako dokumentu idatzi (katalogoak, zerbitzu-eskuliburuak, makinak entregatzeko protokoloak, liburuxkak, material publizitario eta komertziala, etab.) eta aurrez aurreko laguntza (itzultzaile-laguntzailea feria eta ekitaldietan, aldibereko interpretazioa kabinan, konferentzietan, etab.).

2.- Gure gizartean, urteak daramatzagu eleaniztasunaren garrantzia azpimarratzen. Garrantziaz baino gehiago, beharraz aritu beharko ginateke?

Nik biak aipatuko nituzke. Eleaniztasuna garrantzitsua bezain beharrezkoa da. Gero eta mundu globalago eta internazionalagoan bizi gara, eta geroz eta hesi gutxiago daude. Gaur egun, ia inor ez da nazioko merkatura mugatzen; izan ere, hein handiagoan edo txikiagoan, denok dugu bezero internazionalen beharra. Azken urteotan, gainera, geroz eta hedatuago dago hizkuntzekiko sentsibilizazioa, geroz eta handiagoa da presente egoteko eta merkatuak darabiltzan hizkuntzetan komunikatzeko beharra.

3.- Stella-ko giza taldea da zuen ezaugarrietako bat…

Stella-ko giza taldea da haren aktiborik garrantzitsuena. Oso harro nago, bai maila pertsonalean bai profesionalean. Gure taldea osatzen duten %75 emakumeak dira; eta, ziurrenik, Parkean kokatutako enpresa gutxi heltzen dira ehuneko horretara. Era berean, gure langile guztiek dute etxetik zein bulegotik behar egiteko aukera. Adibide horrek, beraz, argi erakusten du ditugun baliabideak zentzuz eta borondate onez erabilita posible dela gure gizarteko zeregin estandarizatuak aldatzea, baita lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriak ematea ere.

4.- Bizkaiko Parkean kokatuta egoteak, zer abantaila dakartza zuena bezalako enpresa batentzat?

Inguru ezin hobea da hau, Euskadiko enpresa-gune garrantzitsuetakoa. Horrenbestez, enpresen beharretara egokitutako zerbitzu ugari ditugu eskura, hainbat abantaila eta onura. Esaterako, bezeroak etxetik gertu-gertu ditugu. Enpresekiko hurbiltasunak hartu-emanetarako aukera errazten du, lagungarria baita proiektu eta lankidetzak sortzeko. Adibidez, Interneteko zerbitzu-hornitzailea gure eraikin berean dagoenez, edozein gorabehera gertatuz gero, errazagoa da esku-hartzea.

Partekatu

Beste berri batzuk