EMAKTIVA programa finalista izan da Inklusiorako Berrikuntzako Europa Sareko gizarte eta laneko jardunbide egokien deialdian

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Emaktiva programa EDE Fundazioak eta SUSPERGINTZA Elkarteak kudeatzen dute, eta Europako Gizarte Funtsak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lanbidek finantzatu. EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAREN etengabeko lankidetza du.

Iaz, EDE Fundazioak eta PARKEEN SAREAK izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenari esker, elkarrekin jardun ahal izango dute gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintsuagoa lortzeko, EMAKTIVA programaren esparruan.

Programa Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eratzen duten enpresei aurkeztu zitzaien, eta, dagoeneko, hasi da lehen emaitzak ematen, Sareko enpresetan emakumeen gizarte- eta lan-inklusioan.

Emaktiva programa EDE Fundazioak eta SUSPERGINTZA Elkarteak kudeatzen dute. Finalista izan da European Network of Innovation for Inclusion-Inklusiorako Berrikuntzako Europa Sareak antolatutako gizarte eta laneko inklusiorako eta berrikuntzarako jardunbide egokien deialdian. Horren bidez, aurretik konektatuta ez zeuden, baina erronka sozial berak lotzen dituen Europako erakundeen artean lankidetzarako modu berria bilatu nahi da. Horrela, gizartean arazo konplexuak eta erronkak konpontzeko irtenbide berritzaileak bilatu nahi dira, besteak beste, talde ahulenen gizarte- eta lan-inklusioa.

EMAKTIVAren helburua da enplegura jotzeko zailtasunak dituzten emakumeen gizarte- eta lan-inklusioa lortzea; gizarteratze- eta laneratze-ibilbide espezializatuak garatzen ditu, enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarte-ahultasuneko eta/edo indarkeria sexistako egoeretan dauden emakumeen beharretara egokituta, bai eta lan-bitartekaritzako eta sentsibilizazioko ekintzak ere, gizartearekin konpromisoa duten enpresekin.

Iaz, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta EDE Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, besteak beste, programaren boluntariotza korporatiboko ekintzak bultzatu, babestu eta hedatzeko, Sareko enpresa eta erakundeetan zabaldu ahal izan daitezen. Era berean, Sareak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan ere parte har dezakete EMAKTIVAko hautagaiek.

Duela aste batzuk baino ez, programa Parkeen Sarea eratzen duten enpresei aurkeztu zitzaien, eta, dagoeneko, ari da lehen emaitzak ematen; lehen kontratazioak izan dira programako parte-hartzaileen artean.

6/2019 Errege Lege Dekretuak 50 langile baino gehiagoko enpresak berdintasun-planak izatera eta ezartzera behartzen ditu, eta programa honek horietan zehaztutako ekintzak antolatzeko balio dezake.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, bere Plan Estrategikoan eta, zehazki, gizarte-erantzukizun korporatiboaren atalean, honako konpromiso argi hau jaso du: gizartea eraldatzeko, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta gizarte-zailtasunak dituzten pertsonen inklusiorako, NBEk sustatutako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk