Energia sektorean teknologia digital disruptiboak aplakatzeko negozio-aukerak
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak (EPTS) lankidetzarako eta negozioa garatzeko aukerak sustatzen jarraitzen du, FORO PARKE ekimenaren esparruan
Oraingo honetan, DISRUPTIVE Espainiako Teknologia Disruptiboen Plataforma Teknologikoarekin eta ENERGIA KLUSTERRAREKIN elkarlanean ari gara B2B DIGITAL ENERGY – B2B PTE DISRUPTIVE II TOPAKETAN. Topaketa online egingo da asteazkenean, maiatzaren 26an, 9:30etan.
Teknologia digital disruptiboak (adimen artifiziala, big data, zibersegurtasuna, blockchain, 5G, etab.) energiaren sektorean aplikatzean ardatz duela, ekitaldiaren bigarren zatian antolatutako aldebiko bileren bidez zure erakundearentzat negozio-aukerak aurki ditzakezu.
Erantsitako zerrendan parte hartuko dutela baieztatu duten erakundeak aztertu eta, zure interesetan oinarrituta, zure bilera-eskaerak egin.
Zerrendako erakunderen batekin B2B bilera bat egin nahi baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu, maiatzaren 5a, asteazkena, baino lehen:
Hitzaldien lehen zatira bakarrik joan nahi baduzu, esteka honetan eman behar duzu izena:
Egitaraua
- zatia: Hitzaldiak
09:30 DISRUPTIVE plataformaren aurkezpena
09:50_Estatuko Ikerketa Agentziaren laguntza-programen aurkezpena
10:15_Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioaren laguntza-programen aurkezpena
10:40_Teknologia disruptiboen enpresa-aplikazioko kasu praktikoen aurkezpena
- BCARE
- CEGASA
- GRUPO TSK
- LUMIKER
- SIEMENS ENGINES R&D
- WATTIO
- zatia: B2B topaketak
11:30 Eskariaren eta aukeraren araberako aldebiko topaketak