Enpresaburuak, zenbait unibertsitatetako ordezkariak eta nazioartekotze alorrean diharduten bekadunak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera aurten etorri diren azken bisitarien artean
Urteko azken hilabetean bisita asko jaso ditu Parkeak, bertako kudeaketa-eredua eta Euskadiko ekonomian hartzen duen lekua ezagutzeko asmoz.
Abenduaren hasieran, Venezuelako, Txileko eta Kazakhstango enpresariek bisitatu zituzten gure instalazioak. Litezkeen elkarlanetan sakontzea edo Parkearen historia nahiz garapena ezagutzea izan dira bisitaldien arrazoietako batzuk.
Paraiba Estatuko Unibertsitateko (Brasil) ordezkaritza ere etorri zen. Bertako errektore buru zuela, ordezkaritzak Parkearen kudeaketa-eredua, zerbitzuak eta jatorria gertu gertutik ikusi gura izan zituen, nazioarteko erreferentziatzat hartzen baitute Parkea.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Nazioarteko Partzuergoko bekadunek eta Soriako Antonio Machado BHIko hainbat ikaslek Parkeko guneetan zehar ibili ziren, Euskadiko errealitate ekonomiko-finantzarioa ezagutu nahian.