“Errementari” Sitgeseko zinemaldian aurkeztu dute
Arabako Teknologia Parkea proiektuaren laguntzaileetako bat izango da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta ETBk emandako laguntza ekonomikoa ere jaso du.
Paul Urkijok datorren astean estreinatuko du “Errementari” filma Sitgeseko zinemaldian. Arabako zuzendariak Arabako Parke Teknologikoa aukeratu zuen filmeko eszena nagusi batzuk grabatzeko eta eragiketa-zentro ere izan zuen Arabako zenbait puntutan grabazioak egiten zituzten bitartean. “Errementari” proiektu zinematografiko garrantzitsua da; Arabako kutsu nabarmena du, arabarrez grabatu baita, hau da, XIX. mendeko Arabako antzinako euskaraz.
Grabazio hori Arabako Parke Teknologikoa proiektuen agertoki gisa aukeratzen duten beste ekoizpen zinematografikoen eta publizitate-ekoizpenen zerrenda luzeari gehitu behar zaio. Izan ere, eraikinak bereziak dira, ingurua zainduta dago eta Europako kroma (ikus-entzunezko teknika erabiliena zineman, telebistan eta publizitatean) handienak izateko aukera eskaintzen du.