Estalki Intumeszenteetan Nanopartikulen erabilera ikertzen ari da Tecnalia-Eraikuntza
TECNALIA, Italiako, Txekiar Errepublikako eta Letoniako beste enpresa batzuekin batera, “HEFEST” egitasmoan parte hartzen ari da nanopartikuletan oinarritutako estaldura intumeszente berriak garatzeko.
Estaldura intumeszente berrien garapena aztertzen duen “HEFEST” egitasmoa 7. Esparru Programaren baitan dago eta inbertsioa gutxi gorabehera milioi 1 eurokoa da
Gaur egun, egiturazko elementuak babesteko aplikatzen diren estaldura intumeszenteek muga garrantzitsuak dituzte, hala nola, beren eraginkortasuna gutxitzen da ingurumenaren eraginpean egon eta gero, ez dute egonkortasun likidorik eta aplikatzeko zailtasunak azaltzen dituzte. Proiektuan parte hartzen dutenek horren gainean lankidetzan dihardute aipatu mugak gainditze aldera, egiturazko elementuek su hartzen dutenean, suarekiko erresistentzia handiagoa duten estaldura intumeszente berriak sortuz eta estaldura horien iraunkortasuna nabarmen hobetuz.
Aurreikusitako lorpen batzuk garatu dira orain arte, besteren artean, nanopartikulak bateragarri egin dira oinarrizko sistema polimerikoekin, alde batetik, pinturan zeharreko sakabanatzea hobetzeko asmoz eta, bestetik, egiturak aldatu dira sistema intumeszentearen alderdi aktibo bilaka daitezen. Orobat pintura intumeszenteen iraunkortasuna hobetu da osagaiak kimikoki aldatuz, hala, sistemek urarekiko duten iraunkortasuna areagotu da. Garatutako sistemek suaren aurrean, eskala errealean, dituzten propietateen ebaluazioa ikertzen ari da gaur egun egitasmoaren barruan. Proiektua bukatutakoan, jende guztiari zuzenduriko pintura intumeszenteei buruzko tailerra antolatuko da PROCOATeko eta Turingo Politeknikoko instalazioetan, Italian.