Europako laguntza berriak berrikuntzarako: 3.000 milioi 2020ra arte

Gipuzkoa

SPRI  Taldeak  antolatutako  jardunaldi  batean  bertatik  bertara  erakutsi  da  zertan  aldatu  diren  EBko  diru-laguntzak  programa  guztiak  batzen  dituen  Berrikuntzaren  Europako  Kontseilu  berria  sortu  denetik

Iosu  Madariagak,  Eusko  Jaurlaritzako  Teknologia  eta  Estrategia  zuzendariak,  azpimarratu  du  laguntza  emango  zaiela  “berrikuntza  errotik  desberdinak  dakartzaten  pertsona,  startup  eta  enpresei”

Nobedadeetako  bat  da  enpresek  elkarrizketa  bat  egin  beharko  dutela  Bruselan  bost  ebaluatzailerekin,  proiektua  onartua  izan  dadin

IMG_0067Datozen  hiru  urteetan,  euskal  enpresek  berrikuntzarako  3.000  milioi  euro  inguruko  laguntzak  jaso  ditzakete  Europatik. SPRI  Taldeak (Enpresen  Garapenerako  Euskal  Agentziak),  Innobasque-k  eta  BEAZek  antolatutako  jardunaldi  batean  jendaurrean  aurkeztu  da Europako  Berrikuntzaren  Kontseilua  (EIC),  Europar  Batasunak  esparru  horretako  laguntza  guztiak  biltzeko  sortu  duen  tresna  berria.  Aurreikuspenen  arabera,  hemendik  eta  2020ra  1.000  proiektu  inguru  babestuko  dira.

Eusko  Jaurlaritzako  Teknologia  eta  Estrategia  zuzendari  Iosu  Madariagak  ireki  du  jardunaldia  eta  esan  du  EICren  helburua  dela  “Europako  ETEei  laguntzea  tamaina  handiagoa  lor  dezaten  eta  nazioartekotu  daitezen”.  “Laguntza  emango  zaie  orain  arteko  produktu,  zerbitzu  edo  negozio  ereduetatik  errotik  desberdinak  diren  berrikuntzak  dakartzaten  berritzaile,  startup  eta  enpresei”.

Madariagak  aipatu  du  2014tik  2016ra   bitartean  Euskadik  332  milioi  euroko  finantzaketa  lortu  duela  Horizontea  2020  programaren  bidez.  Horizontea  2020  da  ikerketa  eta  berrikuntza  bultzatzeko  Europako  programa  publiko  handiena  eta  80.000  milioi  euroko  aurrekontua  du  2014-2020  epealdirako.  Euskadiko  221  enpresak  dagoeneko  parte  hartu  dute  programa  horretan.  Madariagak  esan  bezala,  Euskadik  lortutako  finantzaketaren  %84  hiru  esparrutan  kontzentratu  da,  alegia,  fabrikazio  aurreratuan,  energian  eta  osasunean.  Izan  ere,  hiru  sektore  horiexetan  zentratzen  da  Espezializazio  Adimenduneko  RIS3  estrategia,  espezializazio  adimenduna  baita  Europar  Batasunak  bultzatu  duen  eredua,  eskualdeek  beren  indar-gune  diren  sektoreak  garatu  ditzaten.

Irakurtzen Jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk