EUSKADI GUZTIKO 78 ERAKUNDEK ANTOLATZEN DUTE GAUR “MINUTU BAT BERRIKUNTZARAKO

Bizkaia

Lankidetza-berrikuntzako ekimen bat Innobasque Berrikuntzako Euskal Agentziak sustatua

“Minutu bat berrikuntzarako” lankidetza-berrikuntzako ekimen bat da, enpresetan eta erakundeetan ekintza eta emaitza zehatzetara bideratutako berrikuntza-kultura bat sortzeko. Innobasquek  ezagutarazten du ekimen berritzaile Bilbao Dendak-en eskutik, zeinek Erriberako Merkatutik deialdia egiten baitie hiritarrei erronka honekin: “Merkataritza hobetu nahi dugu zuretzat. Emaguzu ideia bat.” Euskadik berrikuntzaren herrialdea, europar erreferentea izan nahi badu, persona guztien ekarpenak behar ditugu. Gaur 78 erakunde 169 ekimen egiten ari dira.

“Minutu bat berrikuntzarako”  gaurko egun osoan zehar  Euskadi guztiko izaera eta tamaina desberdinetako 78 erakunde mobilizatzen ari da (horietako batzuk Mondragon Korporazioaren tamainakoak dira). Lankidetza-berrikuntzako ekimen bat da Innobasquek, Berrikuntzako Euskal Agentziak sustatua, zeinek bultzatu baitu partaideek ekintzara bideratutako berrikuntza bat aktibatzea eta epe laburreko emaitzetara, metodologia sinple baten bitartez.

Proiektua zertan datzan erakusteko, Innobasquek bat egin du gaur Bilboko Erriberako Merkatuan Bilbao Dendak-en “minutuarekin”. Ekimenaren aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Maite Valmasedak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Saileko zuzendari nagusiak; Lurdes Arana, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusiak; Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Osasuna eta Kontsumoa Alorreko zinegotzi ordezkariak; Javier López, Bilbao Dendak-eko lehendakariak eta Guillermo Ulacia, Innobasque ko lehendakariak.

Bilbao Dendak-ek “Bilboko merkataritza hobetu nahi dugu zuretzat. Emaguzu ideia bat”  erronka identifikatu du eta gizarte osora ireki du parte har dezan, bere denborako minutu batekin, helburu hori lortzen lagunduko duen ideia batekin.

Hartara, prentsaurrekoan izan diren partaideek eta bertaratuek, bertatik igarotzen ari zen jendeak bezala ideia berritzaile bat idatzi dute “post-it” batean, izenpetu eta berariaz ezarritako panel batean itsatsi dute. Panel horrek merkatuan iraungo du zenbait egunez proposamen gehiago jasotzkeo. Ideia guztien artetik bat hautatuko da ezarritako irizpide batzuen arabera eta hautatuko dena burutu egingo da eta sortu duen pertsona “Minutu bat berrikuntzarako” talde sustatzailearen parte izatera pasatuko da, Bilbao Dendak-ena kasu honetan.

Bilboko denda askok Erriberako Merkatukoa bezalako panel bat erakutsiko dute egun batzuetan nahi duten guztiek beren ekarpena egin dezaten. Parte hartzeko beste modu bat web www.minutubatberrikuntzarako.com webgunearen bitartezkoa da. Bertan ageri dira eragile partaide gzutiek hautatutako erronkak, eta horietako batzuk, Bibao Dendak-en kasuan bezala, gizartera ireki dituzte nahi duena lankide izan dadin.

Prozesu hau gertatu ondoren, eta partaide diren 78 erakunderen ideiak jasota, Innobasquek  argitalpen bat aterako du, parte hartu duten pertsonak ezagutzen lagunduko duena eta, zeinen ideia berritzailea hautatua izan baitzen, eta gainera, 78 euskal erakundek egun batean elkarrekin 169 minutu berrikuntzan inbertitzearen emaitza  nolakoa den erakutsiko dute (izan ere enpresa batzuek egoitza bat baino gehiago baitituzte).

PERTSONEK BERRITZEN DUTE, MINUTU BATEAN

“Minutu bat berrikuntzarako” ekimenak pertsonei ematen die garrantzia, zeren eta pertsona guztiek baitute ideia bat. Beraz, denak izan daitezke berritzaile horretarako zirkunstantzia egokiak gertatzen badira, denen partaidetza balioan jartzen bada eta ingurune partekatuak sortzen badira. Eta denok dugu minutu bat, zergatik ez aprobetxatu?, zergatik ez eskaini berrikuntzari? Hara, minutu bat besterik ez da, gure mundua, eta hedapenez mundu osoa  alda dezakeen berrikuntzarako minutu bat.

“Minutu bat berrikuntzarako” ekimenak berrikuntza ekintzara bideratua egikaritzen du, Innobasquek garatutako  berrikuntza irekiko metodologia sinple batez hesiak gaindituz. Hartara, erakunde eta enpresa guztien artean berrikuntza-kultura bat barreiatzen da ideia ernetzea errazten duena, sarean jokatuz, eragile guztien artean. Premisa sinplea da: inork ez baditu erantzun guztiak, ez eta ezagutza eta gaitasun guztiak ere, beharrezkoa da ideiak, ezagutza eta gaitasunak partekatzea. “

Gainera, Euskadik guztion berrikuntza txiki horien beharra du aurrera aterako bada, enpresa-ehunean barneratzea behar du eta berrikuntza-kultura  bat eragitea Euskadi berrikuntzaren herrialde bezala kokatuko duena, zeren Innobasqueren helburua Euskadi Europa erreferente bihurtzea baita berrikuntzan.

Ekintza hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Astearen barruan txertaturik dago, eta azaroaren hilabete honetan egiten da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoarekin eta FECYTen  (Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa) laguntza du.

LANKIDETZA DINAMIKA BAT

Metodoa lasterra eta sinplea da. “Minutu bat berrikuntzarako” post-it fisikoen eta birtualen bitartez artikulatzen da. Deialdi bat irekitzen da enpresak eta erakundeak ekimenarekin bat egin dezaten eta barne-topaketa bat sor dezaten erronka bat identifikatzetik abiatuta. Partaidetza panel batean egiten da post-it-ekin, eta bertan pertsona bakoitzak bere ideiaren ekarpena egin dezake, partekatu eta abian jarri ere bai metodologia jarraituz.

Partaide guztiei eskuliburu sinple bat  eskuratu zaiei, eta “minutu bat berrikuntzarako” bere erakundean burutzeko, ekarpenak jasotzeko, ebaluatu eta haiek abian jartzeko materialak ere bai.

Alderdi birtuala www.minutubatberrikuntzarako.com-en zentratzen da eta bertan islaturik geratzen dira erakundeen “minutu” fisikoak. Erakunde bakoitzeko ideia finalistak eta irabazleak webgunean kontsultatu ahal izango dira; bertan daude gizaretra irekitako erronka edo galderak, oro har, eta beraietan parte har daiteke.

METODOLOGIA SINPLE BATEN BITARTEZ

* TALDE SUSTATZAILEA

Pertsona bat edo talde sustatzaile bat arduratzen da erakunde bakoitzean ekintza hori errazteaz aldez aurretik hautatutako aukera-alorretan.

* IDEIEN TXOKOA

Erakunde bakoitzak bere gunea, ideien txoko bat sortu du,  kartoizko panel batez eta “post-it” batez eratutakoa,  Innobasquek luzatutako kit soil bati esker, pertsonek beren ideiak idatz ditzaten.

* 6 URRATS ERRAZ

Talde sustatzaileak 6 urrats erraz jarraitzen ditu “minutu bat berrikuntzarako” ezartzeko bere erakundean:

  1. Erronka identifikatu. Talde sustatzaileak hobetu nahi duen egoera bat identifikatu du, aprobetxatu gabeko aukera bat edo eragin nahi duen aldakuntza bat. Identifikatu eta gero galdera bat egiten da.
  2. Mundura ireki. Gaurkoa da ekintza hori egiteko finkatutako eguna. Hala eta guztiz ere, jarduera orok komunikazioa behar du, eta horregatik egin zaie gonbita formala pertsona guztiei, argi eta garbi utziz noiz, non eta zein den erantzun beharreko erronka
  3. Ideiak partekatu. Ideien txokoak erakundeko pertsona guztiek, parte hartu nahi ez dutenek ere, gainerakoen ekarpenak zein diren ikusteko balio du.
  4. Hoberena aukeratu. “Minutu bat berrikuntzarako” ekimenak berrikuntza abian jarri nahi du, ez hitz egin hartaz.  Ekintzara, emaitzetara, konponbideetara bideratutako berrikuntza-proiektu bat da hau. Fase honetan zabaldu egin behar da talde sustatzailea ekipo zuzendariko pertsonekin. Talde horren ardura da ideia irabazle bat edo irabazleak aukeratzea. Horretarako, matriz bat eskuratu da hautatzen lagunduko duten irizpide kuantitatibo eta kualitatiboekin. Talde sustatzaileak agerian jarriko du erakundean ideia irabazlea.
  5. Ahalbidetu. Jokatu. Pertsona irabazlea talde sustatzailean integratuko da, ideia hori garatu eta  abian jarriko duen berrikuntza-ekipo bihurtuz horrela. Partaidetza orok ezagutua izatea behar du: ez dago zure ideia egia bihurtzea baino sari hoberik.

Mundua eraldatu, gure mundua. Puntu honetara iristeak erronkari erantzuna ematea lortu dela esan nahi du.

Partekatu

Beste berri batzuk