Euskadik energia garbiarekin inplikatutako hogei bat eskualde hartu ditu
- Arantxa Tapia sailburuak, gaur arratsaldean, Europako ordezkaritzako zuzendari nagusia, Helen Clarckson, egin dio harrera; ekainaren 26aren eta 28aren bitartean, energiaren inguruko lan-agenda eta bisitak izango ditu
- Energy europe Platform Europako taldeak energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta industriak trantsizio energetikoan duen inplikazioa aztertuko ditu, zehazki horiek guztiek mundu mailan duten eragina
- Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa eta CIC Energigune bisitatuko dituzte, eta zenbait arrakasta-kasu ezagutuko dituzte, BIMEP eta Bidelek, besteak beste, EVEren eta Energiaren Klusterraren eskutik
Euskadik, egunotan, Plataforma Energetikoa (Energy Transition Platform) osatzen duten nazioarteko ordezkariak hartuko ditu. Trantsizio energetikorako politikekin sentikorrak diren hogei bat eskualdetako ordezkariak; horren bidez, energia garbiko ekimenen garapena eta ezarpena sendotu nahi da eta horiei eutsi.