Euskadik lideratuko du Europako lankidetza publiko-pribatua Zibersegurtasun arloan

Bizkaia

European  Cybersecurity  Organisation  (ECSO)  erakundeak  Javier  Diéguez  BCSCko  zuzendaria  aukeratu  du  Europako  eskualdeen  ordezkari  izateko  Lankidetza  Batzordean  (Partnership  Board),  Europako  Batzordearekiko  komunikazio-kanalean

Javier DiéguezEuropean  Cybersecurity  Organisation  (ECSO)  erakundeak  Javier  Diéguez  (Euskadiko  Zibersegurtasun  Zentroa  /  Basque  Cybersecurity  Centre  –  BCSCko  zuzendaria)  aukeratu  du  Lankidetza  Batzordeko  (Partnership  Board)  Europako  eskualdeen  ordezkari  izateko.  Batzorde  hori  ECSOren  eta  Europako  Batzordearen  arteko  komunikazio-kanal  formala  da  eta  bertan  eztabaidatzen  da  zibersegurtasun  arloko  proiektuei  buruzko  lan-programa.  Hala,  Euskadik  bere  posizioa  sendotu  du  Europako  erreferente  izateko  zibersegurtasun  arloan.

Horixe  da,  hain  zuzen,  Eusko  Jaurlaritzak  SPRI  Taldearen  bitartez  2017ko  urrian  sortutako  BCSCren  bidez  lortu  nahi  den  helburuetako  bat:  Euskadi  nazioarteko  erreferente  izan  dadila  zibersegurtasun-teknologiak  fabrikazio  aurreratuko  industriari  aplikatzeko  orduan.

Euskadiko  Zibersegurtasun  Zentroa  ECSO  sareko  eskubide  osoko  kide  da  aurtengo  urtarriletik.  ECSO  Europako  zibersegurtasun-sare  handiena  da,  zeinetara  biltzen  baitira  zibersegurtasun  arloko  administrazio  publikoak,  enpresak,  ikerketa  zentroak,  elkarteak,  eskualdeak  eta  askotariko  organismoak.

Lankidetza  Batzorde  Publiko-pribatua  (Partnership  Board)  da  ECSOren  eta  Europako  Batzordearen  arteko  komunikazio-kanal  formala  eta  bertan  eztabaidatuko  da  Horizontea  2020  ekimenaren  barruan  garatuko  diren  zibersegurtasun  arloko  proiektuen  lan-programa  eta  I+G+B  programa  orokorrarekin  erlazionatutako  gaien  inplementazioa  eta,  gainera,  jarraipena  egingo  zaie  lankidetza  publiko-pribatuko  konpromisoei.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk