“Handitan zer izan nahi dut?” gida irudiduna aurkeztu du Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE)

Bizkaia

Zientzia eta teknologiaren alorreko ikasketen adibideak eta haien irteera profesionalak jasotzen ditu dokumentuak, neska gazteen artean bokazioa sustatzeko

apteEspainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) –Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bertako kide da– dokumentu irudidun batean aurkeztu ditu diziplina zientifiko eta teknologikoekin loturiko irteera profesionalen zenbait adibide. Zientzia eta teknologia proiektuaren barruan kokatzen da lana, zeinaren helburua baita DBHn zientziak edo teknologia espezialitatea eta, ondoren, ZTIM deritzen karrerak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak edo, ingelesez, STEM) aukeratzen duten nesken ehunekoa areagotzea.

Horrenbestez, APTEk agerian utzi du halako ikasketen ikusgaitasuna neska gazteenen artean nabarmentzeko beharra. Zientzia- eta teknologia-parkeek duten gaitasuna ere azpimarratu du, STEM ikasketetan emakumeen presentzia areagotzen laguntzen dute-eta.

Gidak diseinu freskoa eta hurbila du, neska gazteentzat baita. Dokumentuaren asmoa ez da gida osoa izatea, baizik eta ikasketa zientifiko eta teknologikoekin loturiko irteera profesional posibleetako batzuen inguruan orientazioa eskaintzea eta ikasketa horiek ikusgai jartzea.

Bayer talde farmazeutikoaren laguntza izan du argitalpenak.

Internet bidez deskarga daiteke dokumentua:

https://www.apte.org/ciencia-tecnologia-en-femenino

Partekatu

Beste berri batzuk