Euskadiko 4.0 industrian murgildu da Austria

Gipuzkoa

“Basque Industry 4.0” estrategiaren barruan, merkatu-prospekzioko bidaia egin du Austriako ordezkaritza batek euskal enpresekin sinergiak bilatzeko

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, bertan diharduten enpresen ereduak eta 4.0 industriari ematen dioten babesa ezagutzeko aukera izan dute bisitariek

IMG_2504“Basque Industry 4.0 merkatu-prospekzioko bidaia” izenburupean, 15 pertsonez osatutako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du Invest in the Basque Country ekimenari esker. Inbertsioak erakartzeko asmoz abiarazi dute SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak ekimen hori.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen ekosistema zientifiko-teknologikoa, eskaintzen dituen negozio-aukerak, enpresa-ehuna eta 4.0 industriaren alde egindako lana ezagutu ahal izan ditu ordezkaritzak, Sareko Negozio Garapen eta Marketineko zuzendari Raquel Ubarrechenaren eskutik.

Ideiak zein esperientziak elkartrukatu, sinergiak bilatu eta, etorkizunean, Euskadirekin elkarlanean jarduteko kontaktu pertsonalak ezartzeko, hainbat topaketatan ere parte hartu dute bisitari austriarrek. SPRIko ordezkariek lagunduta, gertutik ikusi dituzte euskal eredu hauek: 4.0 industriaren euskal estrategia, TECNALIA haren proiektu nagusiak industria mota horretan, AFAZ, unibertsitate-enpresa harremanetarako eredu berria, IK4-TEKNIKER, fabrikazio aurreratu eta gehigarrien alorretako espezialistak, MONDRAGÓN Korporazioa, DANOBATGROUP eta AIC.

Partekatu

Beste berri batzuk