Lanbide-heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutu dituzte batxilergoko 800 ikaslek Euskadiko Teknologia Parkeetan

Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Hetel-ek eta Ikaslan-ek berriro antolatu duten LANBIDE HEZIKETAREN ESPERIENTZIAREN FOROAK batxilergoko 800 ikasle bildu zituen martxoaren 6an. Hala, LHk eskaintzen dizkien lan-aukerak ezagutu ahal izan dituzte gazteek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeetan kokatutako enpresen eskutik.

IMG_2534Euskal lanbide-heziketaren enplegagarritasun altua –100%ekoa ziklo industrialetan– izan zen Esperientziaren foroan aipatutako alderdirik garrantzitsuenetariko bat. Zenbait ponentzia eta LHko ikasketak jada bukatu dituzten neska-mutilen testigantzak eta ikasketak amaitutakoan izandako lan-irteerak entzun ondoren, ikasleek hainbat enpresa bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan, Euskal Parkeetan kokatutako enpresek gehien eskatzen dituzten graduak eta eskaintzen duten garapen profesionala ezagutu zituzten, besteak beste.

Arabako Teknologia Parkean, enpresa hauek bisitatu zituzten: CiC Energigune, Aernnova, Boutefeu, AEG, Del Valle Aguayo, AJL Ophthalmic, Sugar Factory, Lek eta BIC Araba. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, ordea, Ziv, Gaiker, CFAA, ESS Bilbao, Btek, Itelazpi, ZTE, GFI Norte, Sisteplan eta Tecnalia korporazioa. Eta, azkenik, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, beste hauek: Bio Donostia, Bcbl, Spyro, Ibermática, Nesplora, Tecnalia, EITB, BIC Gipuzkoa eta Vive Biotech.

SAREA, LANBIDE HEZIKETAREN ALDE

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak 2017-2020 epealdirako zehaztu duen Plan Estrategikoaren helburuetako bat da gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea. Euskal lanbide-heziketari esker, gainera, alor horietan prestakuntza jaso daiteke. Kontuan hartu beharra dago, bestalde, Sarea osatzen duten 540 enpresak euskal industria-ehunaren ardatzetako bat direla, Euskadin I+Gn egiten den inbertsiorik gehiena hara bideratzen baita (guztizkoaren %42). Unibertsitate- zein lanbide-heziketako tituludunen talentua erakartzeko gaitasun handia ere badute enpresa horiek.

Partekatu

Beste berri batzuk