Euskadiko aurrerapen teknologikoaren adibideak eramango ditu aurten Basque Industry 4.0k Hannover Messera vasco
Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin
Basque  Industry  4.0  Europako  azoka  industrialik  garrantzitsuena  den Hannover  Messera  itzuliko  da,  datorren  apirilaren  23tik  27ra,  eduki  berriekin  eta  estrategia  irmo  eta  sendotuarekin.  Arantxa  Tapia,  Ekonomiaren  Garapeneko  eta  Azpiegituretako  sailburuak  eta  Manu  Salaverria,  Industry  4.0  Gidaritza  Taldeko  zuzendari  exekutiboak  gaur  eman  dituzte  ezagutzera  Euskadiko  standaren  xehetasunak:  teknologia-zentroek  industriarentzat  garatutako  teknologien  adibideak, Bind  4.0  azelerazio  programan  parte  hartu  duten  start-upak,  edota  pertsonen  prestakuntza  4.0  industriaren  esparruan.  Iaz  Basque  Industry  4.0  nazioartean  aurkezteko  balio  izan  zuen  azokak;  aurten  berriz,  munduko  agertokirik  onenetakoan  bere  presentzia  sendotzeko  baliatu  nahi  da.
Euskadi bigarren urtez jarraian egongo da Hannover Messe azokan, 4.0 industrian euskal esperientzia nazioartekotzeko estrategiaren esparruan kokatuta. Hannoverrera eramango diren produktu, sistema, programa eta ekimenen aurkezpenak egingo ditu euskal ordezkaritza publiko-pribatuak, 4.0 industriaren arloan enpresek, teknologia-zentroek eta hezkuntza sistemak lortutako aurrerapenak ezagutzera emateko helburuarekin.
Honela, Euskadiko standean antolatutako egitarauan eta azokak antolatutako zenbait forotan, euskal 4.0 industriaren zutabe nagusiak azaltzeko aukera izango da: Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa, Basque Digital Innovation Hub, Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatua, teknologia-zentroen proiektu eta produktuak, 4GUNE – Unibertsitate Sistemako klusterraren xedeak edota Lanbide Heziketa, Batzorde Europarrak erreferentetzat aukeratua izan dena.
Basque Industry 4.0 standa
Basque Industry 4.0 standa, Spriren koordinaziopean, 27.pabilioian kokatuko da, Global Business & Markets deitutako espazioan eta 140 metro koadro izango ditu. Bertan, euskal teknologia-zentroek euren teknologiak erakutsiko dituzte Hannoverren, besteak veste:
- Galdaketarako adimen prediktiboa (IK4-Azterlan)
 - Muntaketa aeronautikoetarako errealitate birtuala (CEIT-IK4)
 - Monitorizazio sistema eta Roboten telemanipulazioa (Tecnalia)
 - Energia-transmisiorako monitorizazioa eta alerta (Tekniker)
 - Errealitate Areagotuko sistema (Vicomtech)
 
Honenbestez, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko eragile nagusiak ordezkatuta egongo dira standean.
Bind 4.0 start-upen azelerazio programak toki propioa izango du; programan parte hartu duten start-upetako bi, Innovae eta Irisbond izango dira bertan programaren nondik norakoak azaltzeko eta lehen mailako enpresa industrialekin lan-egitea posible egin duten teknologiak erakusteko:
- Mantentze-lanetarako laguntza-sistema aurreratua (Innovae)
 - Ingurunearen kontrola begien bidez (Irisbond)
 
Honez gain, Basque Industry 4.0 estrategiako zutabe nagusiak sustatuko dira standean, hau da Basque Digital Innovatio Hub-Euskadiko Aktiboen Sarea. Bere helburua da ETE industrialen eskura jartzea, modu erraz eta eraginkorrean, konektatutako aktiboen sarea non fabrikazio aurreratuko azpiegitura, laborategia, software eta gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainak dauden.
Euskadiko hezkuntza sistema ere standean ordezkatuta egongo da, alde batetik 4GUNE Unibertsitate Sistemako klusterrarekin eta bestetik Lanbide Heziketarekin.