Euskadiko Globe Testing enpresa Izertis aholkularitza-enpresa teknologikoan sartu da
Software arloko probatan Espainiako, Suitzako eta Alemaniako bezeroekin pilatutako esperientzia handia eskainiko du Euskadin hazten jarraitzeko
Izertis aholkularitza-enpresa teknologikoak hazteko estrategiarekin aurrera jarraitzen du lehen seihilekoa ixtear zela Globe Testing enpresa gehituta. Azken horrek egoitza Arabako Teknologia Parkean du eta, horri esker, testingeko eta aholkularitzako espezialitateetan zerbitzuen katalogoa handituko du. Erosketa hori Bilboko bulegoari gehituko zaio. Bertan, azken urteotan nabarmen hazi da Izertis eta, hala, eskualdean izan duen hazkundea modu esponentzialean sendotu nahi du.
Globe Testing, 2011n eratutakoa, software arloko probatan espezializatuta dago (funtzionalak, errendimendukoak eta segurtasunekoak). Bulegoak ditu Euskadin, Galizian, Madrilgo komunitatean, Katalunian eta Berlinen eta, bere bezeroetako batzuk Espainiako, Suitzako eta Alemaniako telekomunikazioen, bankuen, aseguru-etxeen, airelineen eta eraikuntza-enpresen sektoreetakoak dira.
Eragiketa horren bidez, Izertisek bere egiturara azken urteotan progresio handia izan eta merkatuan posizionamendu aipagarria duen enpresa gehituko du. Merkatu hori, gainera, 2025 arte urtean % 12 baino gehiago haziko dela eta 29 mila milioi euroko munduko bolumena izango duela aurrez ikusi da (Report Linkerrek duela gutxi argitaratu duen txostenaren arabera).
Integrazioak baieztatu ostean, Izertiseko CEO eta presidenteak, Pablo Martínek, honako hau adierazi du: “Globe Testingek, bere sektorean erreferentziazko enpresa gisa, oso bereizgarria den balio-proposamena eskaintzen digu. Gure eskaintza osatu du eta Estatu mailako eta nazioarteko merkatu berriak irekiko dizkigu”.
Balio bereizgarri handiko erosketa
Globe Testingeko sortzaile Jose Aracil, Álvaro del Ser eta Eneritz Zubizarretaren ustez, “integrazio hau software arloko proben munduan bikaintasuna bilatzeko gure helburuan emandako beste aurrerapauso bat izango da. Izertisekin adostutako aliantzari esker, softwarearen kalitate arloan gure egungo proiektuetan gure gaitasunak sendotzeko eta egungo eta etorkizuneko bezeroen beharrak estaltzeko gure zerbitzuak eskaintzeko aukera izango dugu.
Aholkularitza-enpresaren hazkundearen erdi-erdian sartu da enpresa Izertisen. Duela gutxi iragarri ditu 2020ko emaitzak eta, horietan, irabazi garbia 5,4 aldiz biderkatu du. Hala, aholkularitza-enpresak bere esperientzia profesionala eskainiko dio hazkunde-planari eta enpresaren helburua 125 milioi euroko negozio-zifra eta 12,5 milioiko ebitda normalizatua lortzeko helburua izango du 2023. urtera begira.