Euskadiko Orkestra Donostiako Teknologi Elkartegian
Donostiako Teknologi Elkartegiko zuzendariak Lucio Hernandok eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari-kudeatzaileak Iñigo Alberdik sinatutako lankidetza-akordioaren arabera Euskadiko Orkestra Miramongo Parkean sartzen da.
Lankidetza eta interakzio akordio hau Teknologi Elkartegiaren eta Orkestra Sinfonikoaren helburuen barruan kokatzen da, hain zuzen ere, teknologi berriak garatzeko eta martxan jartzeko arloetan, formazioan, ezagutza artistiko-teknologikoaren transferentzia-mekanismoetan, kulturaren zabalkundean eta superketa sozialaren arloetan era aktiboan eta iraunkorrean elkarrekin lan egiteko helburuetan.
Era honetara, Teknologi Elkartegiak teknologiadun enpresak, ikerketa zentroak eta unibertsitateak biltzen dituen inguru gisa lagunduko du eta, bere aldetik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere inguruan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, gizarte- eta ekonomiaren-, eta kulturaren garapena helburutzat duen parkearen arte, hezkuntza eta kultura gune gisa, egingo du.