Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea ‘2020 CEX Saria’ irabazteko hautagai Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) txertatzeagatik

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

NBEk ingurumen, politika eta ekonomia erronkei aurre egiteko ezarritako 17 GIHetatik 14 lantzen ari da egun Sarea

Euskalit-ek antolatutako XVII. Praktika Onen Topaketan epaimahaiak hautatu du proiektua, Euskadiren hautagaitza ordezkatzeko

Hauek izan dira gainerako finalistak: Lauaxeta Ikastola, Azti, UPV/EHU, A&B Laboratorios de Biotecnología eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroa

Euskadiko Parke Teknologien Sarea hautatu dute Euskadi ordezkatzeko 2020 CEX (Bikaintasun Zentroak) Sarian, praktika ona egiaztatu izan duelako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parkeetan GIHak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) txertatzen. Agertoki horrek Sareari jauzi kualitatiboa egiteko aukera eman dio bere eguneroko kudeaketan, emaitza eta proposamen neurgarri eta garrantzitsuekin.

Aitortza Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan heldu da, Euskalit-ek Kudeaketa Aurreratua aitortua zaien erakundeen artean sustatutako XVII. Praktika Onen Topaketan. Topaketa horren azken helburua da kudeaketa-praktika onak elkartrukatzea enpresa zein erakundeen artean.

Oraingo honetan, epaimahaiak aintzat hartu du Sarearen lidergotza GIHak hiru parke teknologikoetan ezartzeko jardunean, eta baita aurkeztutako estrategiaren koherentzia, hori eguneroko kudeaketan nola txertatzen duen eta emaitzetan izandako ondoriozko inpaktua. Proposamena sei proiektu finalisten artean (Lauaxeta Ikastola, AZTI, UPV/EHU, A&B Laboratorios de Biotecnología eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroa) hautatu dute. Hautaketa bultzada da Sarearen beraren eguneroko jarduerak berrantolatzeko Nazio Batuen 2030 Agendaren ildotik, baita helburu horiekin berekin lerraturiko jarduera berri batzuk garatzeko ere.

Rio de Janeiron 2012an Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentziak sortu zituen Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) herrialde guztiei egiten zaien dei bat da mundu mailan helburu multzo batek, 17 guztira, argia ikus dezan, hain zuzen ingurumenari, politikari eta ekonomiari estuki lotutako erronkak.

Horren harira, Euskadiko Parkeen Sareak konpromisoa du GIHak lehenesteko bere antolakuntzan, estrategiaren erdigunean jarri ditu gainera, eta Nazio Batuek finkatutako 17 helburuetatik 14 betetzen laguntzen ari da. “Nazio Batuen 2030 Agenda erreferentziatzat hartuta, GJHei egiten diegun ekarpena Euskadi Basque Country 2030 Agendaren parte da. Agenda horrek Euskadiren etorkizuneko ikuspegia definitzen du, lankidetza eta lan partekatuaren senetik abiatuta (auzolana), planeta babestearekin eta bakezko bizikidetzarekin konprometituta, aliantza- edo lankidetza-eredu baten bidez”, adierazi du Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak.

“Ildo horretan, ‘Oparotasuna’ lerroa (energia eskuragarri eta ez-kutsagarria, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, desberdintasunak murriztea…) da da Parke Teknologikoen Sarearen misioarekin lotura gehien duena, eta beraz, “horri egiten diogu ekarpenik handiena“, erantsi du Epalzak.

Abian diren proiektuak

Bide-orri hori oinarri hartuta, hainbat lan-ildo jarri izan dira abian azken hilabeteetan erronka eskerga hori lortzeari begira. Hasi iraunkortasun-irizpide horietan oinarritutako babesletza-protokolo bat prestatzetik eta Barnetik bezalako barne-berrikuntzako ekimenetara, horiek ere GIHei loturik zuzendaritza-taldearen arteko ideia-lehiaketa gisa berrikuntzaproposamenak egiteko GIHen scape room bat sortu edo garapen iraunkorrerako helburuak, halaber, oinarri hartuz Innovathon (ideiak sortzeko ibilbide azkarra) bat abiarazteraino.

Lerro eta ekarpen aitzindari horiek Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea bihurtu dute halako gogoeta aurkeztu duen Estatuko lehen parkea. Gainera, APTEren (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) barruan GIHak hedatzeko lan-talde espezifiko bat sustatzeaz arduratzen da, eta, orain arte, hainbat helbururen inguruko irizpideak bateratzea lortu du, hala nola kalitate-hezkuntza, genero-berdintasuna, energia eskuragarri eta ez-kutsagarria, lan duina edo klimaren aldeko ekintza. “Sarea lidergotza eta proaktibitatea ari da gauzatzen Garapen Iraunkorrerako Helburuak parke teknologikoen sektorean integratzea sustatzeko, eta hala ari da egiten iraunkortasuna estrategia gisa hartzetik estrategiaren ardatz izatera igarota”, nabarmendu dute Parkeen Saretik.

2024 horizontea

Etorkizun hurbilean, Sarearen beraren erronka nagusia egungo Plan Estrategikoa berriz diseinatzea da, zerumuga 2024an jarrita, eta 2030 Agenda ardatz egituratzaile gisa hartuta, Sarearen ustez gizarteak eskatzen dituen bost erronka handiak ezartzeko: talentua erakarri eta atxikitzea, teknologia berriak (5G edo blockchain-a), eraldaketa teknologikoa eta digitala, iraunkortasunarekiko konpromisoa, energia-eraginkortasuna nahiz mugikortasuna, eta zientziaren eta teknologiaren alorretan emakumearen egitekoaren eta gazteen arteko bokazio zientifiko-teknologikoen ikusgarritasuna.

Euskadiko Sareen Parkea, datuetan

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako teknologia-parkeek osatzen dute, 544 enpresa biltzen ditu, zeinak 18.500 pertsonei ematen diete lan, eta 5.500 milioi euroko fakturazio globala dute urtean. 2018ko datuen arabera, euskal enpresen guztizko %0,9a berrikuntzako euskal ekosistema horren hiru parkeetako batean dago, eta Euskadin I+G alorrean enpresetan egiten den inbertsioaren %38 biltzen du. EPTS Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteko (APTE) kide da, eta partaide aktiboa da haren Zuzendaritza Batzordean

 

Partekatu

Beste berri batzuk