Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak beste urte batez parte hartuko du Parke Zientifikoen Munduko Konferentzian

Araba

Gaurtik datorren ostiralera bitarte egingo da Istanbulen Parke Zientifikoen eta Berrikuntza Arloen Munduko Konferentziaren 34. edizioa, IASPek (Parke Zientifikoen munduko Elkartea) antolatuta.

istanbul-iasp_3Gaurtik ostiralera, Turkiako Istanbul hiriak hartuko du Parke Zientifikoen eta Berrikuntza Arloen Munduko Konferentziaren 34. edizioa, IASP elkarteak antolatuta. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea elkarte horretako kide da.

Mundu mailan Parke Zientifikoetarako egiten diren topaketetatik garrantzitsuena da, bertan aurrekaririk gabeko aukera sortzen baita nazioarteko konexioak egiteko, tokiko ekosistemei buruzko ezagutzak trukatzeko eta berrikuntzaren eragile gisa etengabeko posizionamendura eta aurrerapenera elkarreragiteko.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, beste urte batez, parte-hartze aktiboa izango du hitzordu horretan. Aurtengo edizioan “Joerak eta etorkizuneko estrategiak artikulatzen” izenburua izango du konferentziak. Hala, saio ugaritan, mintegietan, laneko mahaietan eta abarretan parte hartzeaz gain, Euskal Sarea konferentziako alderdi nabarmena ere izango da, eta bertan aukera izango du Euskaditik egiten duen lana azaltzeko eta transmititzeko; hain zuzen ere, nazioarteko erreferentzia bihurtu baitira gure parkeak.

Partekatu

Beste berri batzuk