Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza hitzarmena sinatu du Manchesterreko Zientzia Parkearekin

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hitzarmena sinatu du Manchesterreko Zientzia Parkearekin, ezagutzan oinarritutako hazkunde-eredu berriak garatzeko asmoz. Esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzean datza, “arrakasta-ereduak partekatzeko eta beste sistema nahiz proiektu batzuk garatzeko”. Era berean, Manchester Central-eko Osasun Funtsak (Trustec) ere hitzarmen hori sinatu du, Bioef, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioetako Euskal Fundazioarekin eta Biobasquerekin batera.

Partekatu

Beste berri batzuk