Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak “ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA” programan laguntzen du Gipuzkoan

Albisteak, Gipuzkoa, Konpromisoa

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an

Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu Donostia International Physics Center (DIPC), CIC nanoGUNE, CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun, CEIT, Polymat, Elhuyar, EHU-ko Informatika Fakultatea eta Eureka! Zientzia Museoarekin, gure indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko.

Gure helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Emakumeak Zientzian 2021ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC), Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioaren (FECYT) eta Euskadiko Teknologi Parke Sarearen babesa du.

PROGRAMA

Partekatu

Beste berri batzuk