Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optikoan eta konbergentzian lider den Euskaltelek jakinarazten du Konpainiaren akzio arrunten eskaintza sekundarioa egiteko asmoa duela

Bizkaia

  • Hurrengo belaunaldiko zuntz optikozko bere sare dedikatuari, markaren sendotasunari eta bezero emozionalki inplikatuei esker, Konpainiak uste du egoera egokian dagoela datu makroekonomiko baikorrak eta telekomunikazioek merkatuan bizi duten susperraldia aprobetxatzeko
  • Inflexio-puntu bat eta hazkunderako joera islatzen dute 2015eko lehen hiruhilekoan lortutako emaitza ekonomiko onek

índiceEuskal Autonomia Erkidegoko zuntz optikoan eta konbergentzian lider den Euskaltelek  jakinarazten du, gaur, hasierako saltzeko eskaintza publiko bat  egiteko asmoa duela. Konpainiaren akzio arrunten  eskaintza sekundarioa izango da SEPa. Euskaltelen gaur egungo akziodunak Kutxabank SA , International Cable BV eta Iberdrola SA dira.

Konpainiak asmoa du Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziako burtsetako (“Espainiako Burtsak”) akzioen kotizazioan eta burtsa horien etengabeko merkatuan onartua izateko eskaera egiteko. Eskaintza eta Espainiako Burtsetan aritzeko onarpena, bai eta horretarako behin betiko denbora-plangintza ere, besteak beste merkatuaren baldintzei loturik daude.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua, Euskaltelek zerbitzu-paketeak eskaintzen dizkie etxeko eta enpresako merkatuetako bezeroei, Euskal Autonomia Erkidegoan batik bat. Elementu hauez osatuak daude paketeok: abiadura handiko banda zabala, ordainpeko telebista eta telefono mugikorreko eta finkoko zerbitzuak.

Aurreikusitako SEPa dela eta, hau esan du Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidenteak:

“Gaurko berri hau oso mugarri garrantzitsua da Euskaltelentzat, eta gure Konpainiaren historiako hurrengo pauso nagusia markatzen du. Euskaltelentzat oso berri ona da akziodun berriek gure konpainian parte hartzeko aukera emango digun garai berri honen aurrean. Gai izan gara onik irteteko azken urteetako egoera makroekonomiko korapilatsutik eta ingurune industrialaren zailtasunetatik, eta, gure ustez, kokapen ezin hobea dugu orain —liderrak baikara Euskal Autonomia Erkidegoko merkatuan, marka sendoa dugu eta sare erabat dedikatua— gaur egungo inflexio-puntua aprobetxatzeko eta hazkuntza bultzatzeko.”

Aurreikusitako SEPa dela eta, hau esan du Fernando Ojeda Euskalteleko zuzendari nagusiak:

“Bezeroak zerbitzatzea eta kalitate handieneko konbergentzia-aukerak eskaintzea dugu helburu Euskaltelen. Hori da gure grina. Harro gara orain arte lortutakoaz, baina ilusio are handiagoz begiratzen diogu etorkizunari. Gure ustez, SEP batek sendotu egingo du gure estrategia, zeina, Euskal Autonomia Erkidegoan dugun lidergoa baliatuz, bezeroaren balioa etengabe maximizatzea baita. Ilusioz erreparatzen diegu hazteko ditugun aukerei, eta ez dugu zalantzarik: gure kutxako fluxu sendoari esker, aurrera bultzatuko gaituen banaketa-politika erakargarria egitea lortuko dugu.”


 

Partekatu

Beste berri batzuk