Euskal industriak neutroien iturriaren onurei probetxu atera behar die

Bizkaia

Hautagaitzaren arduraduna den Juan Tomás Hernaniren arabera, Bilbok Europako neutroien espalazio iturria hartzen badu, Euskadik hezkuntza-, unibertsitate- eta ekonomia-alorretako eraldaketa ekonomiko garrantzitsu bati aurre egingo dio. 600 lanpostu eta ibiltaritzako 4.000 zientzialari sortuko lituzkeen proiektu hori eduki teknologiko indartsua duen eskualde batean kokatzen da, proiektuari behar duen azpiegitura guztia, horniduren know-howa, enpresa berezituak, zentro teknologikoak, zientifikoak… emateko gai dena. Gure industriak BPGren %30 ordezkatzean duela eta goi-erdi teknologiakoa dela esateaz gain, ESS-Bilbao batzordearen presidenteak Zamudio Europako teknologia parkerik garrantzitsuen artean dagoela baieztatu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk