Euskal teknologia, nazioarteko potentzia eolikoa gainbegiratzeko
Ingeteam-ek 550 MWeko guztizko energia duten hainbat herrialdetan kokatutako parkeen jarraipena eta monitorizazioa egiteko kontratua lortu du
Ingeteam potentziako elektronikako euskal konpainia 550 megawatteko guztizko potentzia duten mundu osoko hainbat parke eolikoren bibrazioa monitorizatu, gainbegiratu eta diagnostikatzeaz arduratuko da. Lanak Ingesys CMS konpainiak diseinatutako tresnaren bitartez gauzatuko dira. Tresna honek aerosorgailuan detekta daitezkeen balizko arazoei aurrea hartzea ahalbidetzen du.