Euskaltel hornidura-kateei buruzko gidaren aurkezpena hartu du
Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak Euskalteleko egoitza nagusian, Bizkaiko Teknologia Parkean, aurkeztu zuen atzo bere Ezarpenerako Gida, “Enpresa eta bere hornidura-katea: kudeaketarako aukera” izenekoa. Enpresak zentzu horretan laguntzeko asmoz, hornidura-katearen kudeaketa zuzenean eta osorik jorratzen duen mota horretako lehenengo argitalpena da. Gida, funtsean, ETEentzat zuzenduta dago, horiek hornidura-katean bezero gisa parte hartzeaz gain, beste enpresa batzuen hornitzaile ere badirelako.