Euskaltel, iPad2-rako abiadura handian nabigatzeko 10 GB eskaintzen dituen operadore bakarra

Bizkaia

– Prezio beraren truke, beste operadore batzuek gailu horretarako eskaintzen duten datu-bolumena bikoizten du.

– Nabigazio-bolumenaren arabera diseinatutako prezio-planak eskaintzen ditu, eta deskontu handiak egiten dizkie Banda Zabal Finkoko bezeroei.

– Datu-transferentzia txikiagoa (100 MB/hil) egiten duten bezeroek ere tarifa finko merkeena izango dute (6 euro).
Euskaltelek prest ditu iPad-2rako nabigazio-tarifak; martxoaren 25ean merkaturatu zen gailu berria. Tarifetan hainbat modalitate daude, deskargatzeko hautatu duzun datu-kopuruaren arabera. Hala, “Konekta 10GB” planarekin bikoiztu egiten da gainerako operadoreek eskaintzen duten hurrengo planik onenaren datu-bolumena. Hori dela eta, iPad-2an datuak abiadura handian -10 GBraino- transferitzea bermatzen duen operadore bakarra da Euskaltel.

Egindako datu-transferentziaren bolumenaren eta abiaduraren araberakoak izateaz gain, tarifak desberdinak dira lehendik Euskaltelen Banda Zabal Finkoaren bezero direnentzat eta ez direnentzat. “Konekta Mugikorra” tarifarekin, lehendik Euskaltelen Banda Zabal Finkoaren bezero direnek, hilean 100 megako zirkulazio-bolumena izan dezakete 6 €ren truke. Zerbitzu hori ez dutenek, berriz, 9 € ordaindu behar dituzte. Modalitate horretaz gain, tarifa hauek ere badaude: “Konekta 500 MB” (500 MB datu-transferentziarako, hilean 14,9 € ordainduta, bezeroak Banda Zabala duen ala ez kontuan hartu gabe), “Konekta 1 GB” (10 GB datu-transferentziarako, hilean 19 € eta 29 € ordainduta, hurrenez hurren) eta “Konekta 10 GB” (10 GB datu-transferentziarako, hilean 39 € eta 49 € oradainduta, hurrenez hurren).

Kontratatutako hileko muga gainditu ondoren, bezeroak doan nabigatzen jarrai dezake hilabetea amaitzeko falta diren egunetan, nabigazio-abiadura txikiagoan.

iPad-2rako eguneroko tarifa bat ere eskaintzen du Euskaltelek, konektatzen direnean soilik ordaindu nahi dutenentzat.

Partekatu

Beste berri batzuk