Bizkaiko Teknologi Parkearen bezeroek oso ondo baloratzen dituzte, beste urte betez, Parkeak eskeinitako zerbitzuak

Bizkaia

• Azpimarratzekoa da partaidetzaren igoera galdetegi elektroniko berriari esker, errazagoa eta arinagoa

Beste urte betez, Bizkaiko Teknologi Elkartegiak bere bezeroei, hain zuzen ere, parkean kokatutako enpresei eta aretokoetako bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen 2010ko ebaluaketa burutu du.
Berrikuntza gisa, aurten satisfazio inkesta berri baten diseinua azpimarratu beharra dago, “web” formatoan, modernoagoa eta Parkearen misioaren bat datorrena eta honi esker, betetze lana askoz errazagoa izan da. Ondorioz, aurten, partaidetzak gora egin du eta aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa izan da.

Ebaluaketaren emaitzen arabera ikusten da bezeroek positibotzat jotzen dituztela Teknologi Parkeak ematen dituen zerbitzuak: bezeroarentzako arreta-zerbitzuak bataz besteko 8,05 puntutako balorazioa izan du; Zerbitzu orokorrek, 7,61 eta Azpiegiturek, 7,20 puntu.

Aurreko urteetan bezala, emaitza hoberenak bezeroarentzako arreta-zerbitzuak izan ditu, 10eko gehiengoaren 8tik gorako balorazioekin. Azpiegiuretan, Parkearen kontserbazio orokorra eta bakoitzaren enpresarentzako inguruaren egokitasuna dira hoberen baloratutako zerbitzuak (8,19 eta 8, hurrenez hurren). Eta Zerbitzu Orokorretan, parkearen arrera eta mantenimendua azpimarratu behar dira emaitzarik hoberenekin (7,97 eta 7,91 10eko gehiengoarekin alderatuta).
Inkestaren emaitzak hobetzeko arloak ere zehaztu ditu, esaterako, aparkalekuak, seinalizazioa eta ostalaritza. Aparkalekuei dagokienez, Teknologi Parkeak ekintza desberdinak jarri ditu martxan, besteak beste, “partekatu.org”, aparkaleku berri baten eraikuntza, 205 eta 201, eraikinen ondoan, baita 500 eta 502 ondoan, eta mugikortasun txosten bat, honen emaitzei esker, besteak beste, Bilbotik parkeraino zuzeneko autobus zerbitzua lortu delarik Bizkaiko Foru Aldundiarekin negoziatu ondoren. Dena den, elkarrizketa hauek beste erakunde publiko batzurekin ere egingo dira hobekuntzak lortzeko asmoarekin.

Seinalizazioari dagokionez, azken ekintzen artean toki estrategikoetan 4 panel handi jarri diren arren, ekimen berriak aztertuko dira nahiz eta jakin bezeroen %110-aren adostasuna lortzea oso zaila dela parkearen egitura ikusita.

Azkenik, ostalaritza arloan, iazko balorazioarekin alderatuta jeitsi den arren, azken urteotan berdin mantendu dela esan behar da. Holan da ere, zerbitzua hobetzeko asmoarekin Arestin eta Derion ostalaritza zerbitzu gehiago jarriko dira eta baita, 502 eraikinaren merkatal gune berrian ere.

Partekatu

Beste berri batzuk