Euskaltelek berritu egin du ADEGI, CEBEK eta SEArekin duen enpresa-lehiakortasunerako lankidetza-hitzarmena

Bizkaia

  • Euskaltelek telekomunikazio-zerbitzuak emango dizkie elkarte horietako kide diren enpresei, abantaila ekonomikoekin eta baldintza oso lehiakorretan.
  • ADEGI, CEBEK eta SEAko presidenteek ziurtatu dutenez, hitzarmen honek indartu egiten du haien helburua: elkarteko kide diren enpresen interesak defendatzea eta nork bere lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egitea.
  • Euskaltelek aholkulari-zeregina izango du, eta komunikazio-irtenbide integratuak eskainiko ditu euskal enpresen kudeaketa-beharrei erantzuteko.

01-Presidentes con García Erauzkin y OjedaEuskaltelek berritu egin du ADEGI, CEBEK eta SEA enpresarien hiru euskal konfederazioekiko urteroko konpromisoa, elkarteetako kide diren enpresen lehiakortasuna hobetzeko telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak emanez gauzatzen dena eta, era berean, kudeaketan laguntza teknikoa eman eta kostuen eraginkortasuna bultzatzen duena.

ADEGIko idazkari nagusiak, José Miguel Ayerzak, CEBEKekoak, Francisco Javier Aspiazuk, eta SEAkoak, Juan Ugartek, sinatu dute lankidetza-hitzarmena gaur goizean, Euskaltelen egoitzan. Haren bidez, erakundeek baldintza oso lehiakorrak eskaini ahal izango dizkiete kide diren enpresei, telekomunikazio-kostuak nabarmen hobetzeko, eta, hala, haien lehiakortasuna hobetzeko.

Urteko hitzarmenaren sinadura-ekitaldi ofizialean izan dira, halaber, Pello Guibelalde ADEGIko presidentea, Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentea eta Pascal Gómez SEAko presidentea. Haiek azpimarratu dutenez, garrantzitsua da telekomunikazio-zerbitzurik berritzaileenak izatea, enpresa handi nahiz txikiek modu eraginkorrean hobetu dezaten beren erakundeen kudeaketa. “Hala, —esan dute— gure helburua betetzen dugu: enpresa kideen interesak defendatzea, lehiakortasuna bilatuz eta, era berean, gure lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari lagunduz”.

Lankidetza-esparru horretan, zenbait ekintza aurreikusten dira Informazio eta Komunikazio Teknologiak euskal enpresetan txertatzeko. Hala, Euskaltelek aholkulari-lana egingo du enpresa-erakundeekin, eta komunikazio-irtenbide integratuak eskainiko dizkie, enpresariei beren eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien gailu finko eta mugikorren erabilera-beharrei erantzuteko.

Euskaltelen ordezkari gisa, Alberto García Erauzkin presidenteak, Fernando Ojeda zuzendari nagusiak eta Francisco Javier Allende idazkari nagusiak adierazi dute azken 10 urteotan berritu den lankidetza-hitzarmen honek erakusten duela konpainiak zer-nolako konpromisoa duen Euskadiren garapen teknologiko eta sozialarekin eta zer garrantzitsuak diren IKTak enpresen produktibitate eta lehiakortasunean. Horrez gainera, azpimarratu dute garrantzitsua dela Euskaltel bezalako aliatu bat izatea alor horretan, konektagarritasuna eskaintzeaz gainera aholkulari-lana egin dezan, “enpresekin lankidetzan arituz, prozesu guztiak modu eraginkorrean kudeatzeko behar duten guztian, gailuak, sareak eta zerbitzuak modu gardenean konbinatuz”.

Partekatu

Beste berri batzuk