Euskaltelek doako WiFi konexioa emango die Bilbao BBK Live-ra joaten direnei

Bizkaia

  • Euskaltelek doako WiFi konexioa eskainiko du Bilbao BBK Live-n, Euskaltel Fundazioaren (Euskaltel Konekta) eta Last Tour International-en artean sinatutako hitzarmenari esker. 
  • Operadoreak, hornitzaile teknologiko gisa, WiFi konexio irekia eskainiko die musika-jaialdira joaten direnei, arin eta seguru nabigatzeko aukera izan dezaten smartphoneekin eta gainerako gailu mugikorrekin.
  • Euskaltel Konektaren standa jaialdiaren erdigunean egongo da, agertoki nagusiaren parean (Bilbao Stage), eta hura izango da WiFi-aren erreferentzia-puntua, haren inguruan daudenek izango baitute Euskaltelen WiFi sarera konektatzeko aukera.
  • Egokitu egin dugu zerbitzua, 1.000 saio batera eskaintzeko gai izan dadin, betiere beheranzko 4 Mb-ko abiadurarekin eta goranzko 1 Mb-koarekin.

Euskaltel Konekta Euskaltelen Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Last Tour International-ekin. Haren arabera, Euskaltel telekomunikazio-operadorea Bilbao BBK Live Europako pop-rock jaialdi erreferentziazkoaren hornitzaile teknologiko bihurtu da jaialdiak hamargarren urteurrena bete duen urtean.

Euskaltel Konekta eta Bilbao BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour International-en arteko lankidetzari esker, uztailaren 9tik 11ra bitartean jaialdira joaten direnek aukera izango dute Euskaltelen WiFi sarera konektatzeko, doan eta denbora-mugarik gabe, Interneten nabigatzeko eta jaialdiko argazkiak kargatu eta bidaltzeko. Jendeak asko eskertzen du Interneteko zerbitzua izatea halakoetan; argi eta garbi ikusi da hori Gasteizen berriki egin den Azkena Rock jaialdian, han ere, Euskalteli esker, konektatuta egon baitziren parte-hartzaileak.

Euskaltel WiFi zerbitzuan izena emana duten eta gailua konfiguratua duten Euskaltelen bezeroak automatikoki konektatuko dira sarera. Gainerakoek prest izango dute EUSKALTEL KONEKTA sarea: helbide elektronikoa sartu beharko dute, eta zerbitzuaren baldintza orokorrak onartu. Zerbitzua are errazago eskaintzearren, Facebook-eko edo Gmail-eko kontutik ere erregistratzea izango dute erabiltzaileek.

Egokitu egin dugu zerbitzua, 1.000 saio batera eskaintzeko gai izan dadin, betiere beheranzko 4 Mb-ko abiadurarekin eta goranzko 1 Mb-koarekin.

Zerbitzua eskaintzeko, berariazko irtenbide tekniko bat prestatu du Euskaltelek, Kobeta Mendira joaten direnei aukera emateko atari eleaniztun batean sartzeko (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa) eta han erraz eta azkar erregistratzeko. Izan ere, egin kontu Bilbao BBK Live-ko parte-hartzaileen % 70 baino gehiago EAEtik kanpokoa dela.

Euskaltel Konektaren standa jaialdiaren erdigunean egongo da, agertoki nagusiaren parean (Bilbao Stage), eta hura izango da WiFi-aren erreferentzia-puntua, haren inguruan daudenek izango baitute Euskaltelen WiFi sarera konektatzeko aukera.

Euskaltel Konektak, Bilbao BBK Live-ra joaten diren milaka lagunei sare ireki bat eskaintzez gain, komunikazioetarako konexio nahitaezkoa eskainiko dio, hiru egunez, Last Tour International jaialdiaren antolatzaileari.

Euskaltel Konektak Bilbao BBK Live-ri ematen dion laguntzak argi erakusten du Euskaltelek, batetik, konpromiso sendoa duela kulturarekin eta, bestetik, asmo irmoa duela erabiltzaileei konexioa eskaintzeko, bai etxean, bai komunikazio azkar eta fidagarria eskatzen duen eguneroko bizitzako edozein egoeratan; esaterako, Bilbao BBK Live-n.

Berriki egin den Azkena Rock jaialdiarekin eta bidean den Bilbao BBK Live-rekin batera, Donostiara ere helduko da Euskaltelen WiFi sarea irailean, Last Tour-ek han antolatuko duen Kutxa Kultur Festibalean.

Euskaltel Konektak, Euskaltelen Fundazioak, pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko konexioa bultzatzeko lan egiten du. Euskal gizartean teknologia berriak eta gazteak ardatz dituzten jarduerak sustatzen ditu Euskaltel Konektak, baita Euskaltelen ezagutza eta erabilera ere. Horrez gain, Euskaltelekin loturiko erreferentziazko ekitaldietan parte hartuko dute eta munduan arrakasta lortu duten arlo horretako egitasmoekin konektatzea bilatuko dute.

Partekatu

Beste berri batzuk