LEK Ingeniaría enpresak 2 milioi euro inbertitu ditu Arabako Parke Teknologikoan

Araba

Inbertsioari esker, 15 lanpostu gehituko dira instalazio berrian.

_DSC0057Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak, José Miguel Corresek, eta Deitec Taldeko kide den LEK Ingeniería y Servicios enpresako zuzendariek, Alberto Velasco eta Aitor Etxezarretak, akordioa sinatu dute. Haren arabera, 2 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du enpresak Arabako Parke Teknologikoko lantegi berrian eta 15 laguni emango die lana.

Enpresa 2007an ezarri zen Arabako Parke Teknologikoan, 2.000 metro koadroko lursaila erosi eta eraikina bera eraiki ostean.

LEK Ingeniería y Servicios enpresak eraikin berri bat eraikitzeko 4.000 m2-ko lursailaren erosketa sinatu du eta Arabako Parke Teknologikoan duen jarduera zabalduko du. Beste hainbat jardueraren artean, ingeniaritza, fabrikazioa eta aplikazio berrietarako eguzki-panel txikien fabrikazioa garatuko dira.

Inbertsio horri esker, LEK Ingeniería enpresak proiektu berriak martxan jartzearen aldeko apustua sustatu nahi du, WAD kablerik gabe artroskopiaren garapenerako eta ekoizpenerako CEMTRO Klinikako Pedro Guillen doktorearekin batera egin berri denaren modukoa, AEMPSk (Espainiako Medikamentu Agentzia) ziurtatu berri du gainera.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk