Euskalteleko presidentearen aldaketa
Euskalteleko Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Nagusiak, 2011ko abenduaren 14an egin duen bileran, erabaki du onartzea José Antonio Ardanza jaunak egin duen eskaria Sozietatearen Administrazio Kontseiluaren kontseilari eta presidente gisa zituen erantzukizunak uzteko. Batzar Nagusiak aho batez adierazi dio esker ona Sozietateari eskainitako zerbitzuengatik, presidente izan den hamabi urteotan sozietatea hazi egin baita eta erreferentziazko proiektu gisa sendotu baita Euskadiko telekomunikazioen sektorean.
Horrez gainera, Euskaltelen Akziodunen Batzar Nagusiak aho batez erabaki du Alberto García Erauzkin izendatzea Sozietatearen Administrazio Kontseiluaren presidente, presidente exekutibo gisa. Alberto García Erauzkin 2000ko azaroaren 28an izendatu zuten kontseilari zuzendari nagusi, eta, beraz, hamaika urte daramatza kargu horretan. Horren aurretik, 1998ko martxoaz geroztik, enpresako Zuzendaritza Finantzarioaren ardura izan zuen.