Eusko Jaurlaritzak Londreseko bulegoa inauguratu du eta Merkataritza eta Inbertsioetako ministro Greg Handsekin bildu da
Ministroarekiko bilera enpresek Brexitaren aurrean bizi duten ziurgabetasun-unean iritsi da. Bulegoa funtsezkoa izango da Erresuma Batuan euskal enpresen presentzia indartzeko. Londresen kokatutako multinazional handien eta euskal ETE-en artean dauden lankidetza-aukerak azpimarratu ditu sailburu Arantxa Tapiak. Londreseko bulegoa Euskadiko nazioarteko sarearen 16.a da.
Londreseko bulegoa gaur inauguratu dute, 12:00etan (Londreseko ordua), Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia eta SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriola bertan zirela. Haiekin izan dira International Trade & Investment London & Partners (eraikin horretan egingo da bulegoraren inaugurazioa) agentziako zuzendari David Slater eta Simon Blagden parlamentari britainiarra, baita Erresuma Batuan presentzia duten euskal enpresen hainbat arduradun ere.