Eusko Jaurlaritzaren eta gobernu zentralaren arteko hitzarmen bati esker ia 530 milioi euroko inbertsioak egingo dira berrikuntzan

Gipuzkoa

 

2012ra arte enpresa pribatu eta erakunde publikoen 27 proiektu atxikiko zaizkio 2010-2012 epealdian Euskadiko berrikuntza sustatzeko  hitzarmen markoari.

 

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetu duten 150 milioi euroko kreditu bati esker, 27 proiektuk 527,5 milioi euro inbertitu ahal izango dituzte berrikuntza zientifiko-teknologikoan. Zehazki, onuradun izango dira 15 enpresa estrategiko, zazpi proiektu berezi eta EAEko hiru teknologi parkeak, zeintzuek 150 milioi euroko laguntza eskuratu ahal izango baitute berrikuntza eta proiektu zientifiko-teknologikoak sustatzeko. Aipatu kreditu hori 2010eko maiatzean adostu zuten Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailaren menpeko Finantzen Euskal Erakundeak.

27 dira inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko planaren proiektu onuradunak, eta horietako gehienak martxan daude jada. 27 horietatik hiru euskal Sareko teknologi parkeei dagozkie, zeintzuek 17,1 milioi euroko kreditua jaso eta 34,2 euroko inbertsioa eragingo baitute; zazpi, proiektu berezientzat izango dira, 28,2 milioi jasoko dituzte eta 56,56 milioiko inbertsioa eragingo dute; eta beste 17, berriz, proiektu estrategikoentzat (15 enpresei dagozkie). Azken horiek 104,6 milioi euroko kreditua jasoko dute eta urtearen amaieran 436,8 milioi euroko inbertsio erreala eragingo dute.

Hitzarmen markoaren onuradun diren enpresak sektore desberdinetakoak dira, hasi linea zuritik eta informazio teknologia berrietaraino, energiatik, industriatik eta bioteknologiatik pasatuz. Bestalde, proiektu berezien artean sartzen dira udalerri mailako proiekturen bat, prestakuntza teknologikoko kooperatibak eta ikerketa zentroak.

2010eko maiatzean bi gobernuek hitzarmen bat sinatu zuten 2010-2012 epealdian enpresa berrikuntzako jarduerak finantzatzeko. Eta guztira 150 milioi euroko kredituak emango dira horretarako. Kredituen baldintzak abantailatsuak dira: interes tasa %1,232koa da, printzipalaren eta interesaren 5 urteko gabealdiarekin eta dirua itzultzeko 10 urteko epearekin.

Bi administrazioek elkarrekin eta modu koordinatuan bultzatu dituzte beren berrikuntza arloko ekintzak. Helburua da enpresen berrikuntza sustatzea, maila handiagoa lor dezatela jakintzan sakondu dezaten eta, bide horretatik, beren lehiakortasuna handitzea.

Hitzarmenean jasota dago berrikuntzako zein ekintza programak eskuratu ditzaketen kreditu horiek. SPRIk kudeatutako programa hauek hiru ekintza-ildo dituzte.

Lehenik, Teknologi Parkeen Euskal Sareko azpiegitura zientifiko-teknologikoak sustatuko dira. Bigarrenik, proiektu bereziak ere babestuko dira. Eta, azkenik, kredituak enpresa estrategikoei laguntzeko ere baliatuko dira.

Aipatzekoa da hitzarmenaren Jarraipen Batzordea zortzi kidez eta paritarioki osatuta dagoela; lauk Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa ordezkatzen dute eta beste laurak Finantzen Euskal Erakundeko presidenteak izendatuak dira.

Berrikuntzarako Estatu Estrategiaren barruko “lurralde integrazio” ardatzaren inguruan egituratzen den hitzarmen marko hau Ministroen Kontseiluak baimendu zuen 2010eko martxoaren 18an.

 

Partekatu

Beste berri batzuk