Ez galdu datorren maiatzaren 26an FORO PARKE ENERGY!

Albisteak

NEGOZIO-AUKEAK ENERGIAREN SEKTOREAN:

DIGITAL ENERGY EUSKADI B2B TOPAKETA – B2B PTE DISRUPTIVE II TOPAKETA

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetzarako eta negozioa garatzeko aukerak sustatzen jarraitzen du, FORO PARKE ekimenaren esparruan.

Oraingo honetan, DISRUPTIVE Espainiako Teknologia Disruptiboen Plataforma Teknologikoarekin eta ENERGIA KLUSTERRAREKIN elkarlanean ari gara, maiatzaren 26an, 9:30ean, B2B DIGITAL ENERGY EUSKADI TOPAKETA – B2B PTE DISRUPTIVE II TOPAKETA egingo da online formatuan.

Teknologia digital disruptiboak (hau da, teknologia digital berritzaileak, hala nola adimen artifiziala, big data, zibersegurtasuna, blockchain, 5G, etab.) energiaren sektorean aplikatzeagatik nabarmentzen diren euskal enpresa eta erakundeak izango dira protagonista.

 

Maiatzak 26an, asteazkena, 9:30etan

Egitaraua

09:30  DISRUPTIVE plataformaren aurkezpena

09:50_Estatuko Ikerketa Agentziaren laguntza-programen aurkezpena

10:15_Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioaren laguntza-programen aurkezpena

10:40_Teknologia disruptiboen enpresa-aplikazioko kasu praktikoen aurkezpena

11:30 Eskariaren eta aukeraren araberako aldebiko topaketak

 

 

 

Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak teknologia disruptiboen enpresa-aplikazioko kasu praktikoak aurkeztuko ditu.

 

 

  • Bcare, Soraya Romo Díez, zuzendari nagusia

    Bcare-k, CIC EnergiGUNE-ren spin-off-ak, zerbitzu integrala eskaintzen dio energiaren biltegiratzearen sektoreari, besteak beste gelaxka eta baterien post mortem zerbitzu eta diagnostikoarekin, eta hainbat elektrokimikotarako baterien egoeraren monitorizazio eta diagnostikorako produktuekin.

     

  • Cegasa, Igor Cantero, I+G zuzendaria

    Cegasak metaketa elektrokimikorako soluzioak garatzen ditu: Zn-aireko pila industrialen eta Litio-ioneko baterien fabrikazioa eta energia biltegiratzeko soluzioak.

     

  • Grupo TSK, Pedro Almaraz, TSK Digital Innovationeko zuzendari komertziala

    TSK Digital Innovation, besteak beste, industriaren digitalizazioarekin lotutako proiektuez arduratzen den TSK Taldearen banaketa da, industria & energiako it proiektuak, energiaren kudeaketa aktiboa edo eraldaketa digitala bezalako jarduera-arloetan.

     

  • Lumiker, Manuel Muñoz, zuzendari nagusia

    Lumikerrek monitorizazio aurreratuko sistemak garatzen ditu sektore elektrikoan, zuntz optikoko hainbat teknologiatan oinarrituta, hala nola Faraday, Bragg, Brillouin, Raman eta Rayleigh.

     

  • Siemens Engines R&D, Javier del Valle, Digitalizazioaren arduraduna

    Siemens motorren eta horien aplikazioen I+G+b zentro bat da, eta, besteak beste, monitorizaziorako eta diagnostikorako urruneko datuak eskuratzeko sistemen garapenak ditu.

     

  • Wattio, Patxi Echeveste, fundatzailea eta CEO

    Wattiok IoT irtenbideak eskaintzen ditu saltoki, bulego eta etxeetarako espazio adimendunetarako. Eraginkortasun energetikoa, pertsonak zaintzea eta segurtasun-sistemak.

     

     

 

Partekatu

Beste berri batzuk